eseu


Zorren ordainketa zatikatzeko edo geroratzeko eskaera

Udalari eskatzea kontribuzio-zorren ordainketa atzeratzeko (epe bat) edo zatikatzeko (hainbat epe).

  • Atzeratzea: Udalarekin adosten da zergen ordainketa osoa epealdi jakin batez atzeratzea. Gehienez 12 hilabeteko epea ematen da.
  • Zatikatzea: Udalarekin adosten da zergen ordainketa hileko kuotetan banatzea. Gehienez 60 hilabeteko epea ematen da, bai borondatezko aldian, bai betearazlean.

Aldi batez beren zorraren edo zorren ordainketa ezarritako epean edo epeetan egiteko premia duten pertsona fisiko eta juridikoek eska ditzakete atzeratze eta zatikatzeak.

Zerga-zorrak eta izaera publikoko gainerakoak zatikatu edo atzeratu daitezke, bai ordaintzeko borondatezko epean, bai betearazteko aldian, hau kontuan izanik:

  • Ordaintzeko borondatezko epean badaude zorrak, horiek ordaintzeko epea bukatu aurretik eska daiteke zatikatu edo atzeratzea.
  • Ordainketa betearazteko aldian badaude zorrak, edozein unetan eska daiteke zor guztia zatikatu edo atzeratzeko, bahitutako ondasunak besterentzearen jakinarazpena jaso aurretik.

Bi aldietan izanez gero zorrak (bai borondatezko aldian, bai betearazlean), zor osoa zatikatu beharra dago.

Urte osoan irekita.

Tramitea telematikoki egin daiteke, erregistro elektronikoan eskatutako dokumentazioa aurkeztuz:

Erregistro elektronikoa

  • Identifikatzeko moduak: Ziurtagiria.


Tramitea aurrez aurre egin daiteke jarraian aipatutako bulegoetan. Kontsultatu ordutegia, kokapena eta aldez aurretiko hitzorduaren baldintzak estekari jarraituz:


Bai ordainketa zatikatzea, bai atzeratzea eskabide-orria , baliatuz eskatu beharko da. Ogaun Saileko Diru Bilketarako Zerbitzuari zuzendu beharko zaio, eta hauek jaso beharko dira bertan:

  • NAN, AIZ, IFZ edo pasaportea.
  • Ordezkatze-ahalmena jasotzen duen agiria, hala izanez gero.
  • Atzeratzeko edo zatikatzeko eskatzen den zorraren identifikazioa.
  • Eskatzen den atzeratze edo zatikatzearen epeak eta bestelako baldintzak.
  • Banku-helbideratzea.
  • Eskaintzen den bermea, halakorik izanez gero.

Atzeratzea eta zatikatzea emateko irizpide orokorrak:

Zatikatzea

Udalarekin adosten da zergen ordainketa hileko kuotetan banatzea. Gehienez 60 hilabeteko epea ematen da, bai borondatezko aldian, bai betearazlean.

  • Hilero kuota bera ordaindu beharko du zergadunak (zorraren zenbatekoa eta epe-kopurua aintzat harturik kalkulatzen da). Nolanahi ere, hileko kuota ezingo da izan, inolaz ere, 30 eurotik beherakoa.
  • Hilabete bakoitzeko 30ean gauzatzen dira ordainketa zatikatu helbideratuen kuotak, egun balioduna bada, edo aurreko azken egun baliodunean, bestela.

Zergadunak adierazitako banku-kontuan kargatzen dira ordainketa zatikatu helbideratuen kuotak, hil bakoitzeko 30ean, egun balioduna bada, edo egun horren aurreko azken egun baliodunean, bestela.

Atzeratzea

Udalarekin adosten da zergen ordainketa osoa epealdi jakin batez atzeratzea. Gehienez 12 hilabeteko epea ematen da, irizpide hauen arabera, bai borondatezko aldian, bai betearazlean:

  • 350 eurotik 3.000,00ra bitarteko zorrak, gehienez 6 hilabete atzera daitezke.
  • 3.000,01 eurotik 6.000,00ra bitarteko zorrak, gehienez 9 hilabete atzera daitezke.
  • 6000,01 eurotik 10.000,00ra bitarteko zorrak, gehienez 12 hilabete atzera daitezke.

Zatikatu edo atzeratzeko erabakiak beti sortzen ditu berandutze-interesak, borondatezko aldia bukatzen denetik eta zatikatze edo atzeratzeak iraun bitartean.

Informazio gehiago

Saila: Ogasuna

Zerbitzua: Diru-Bilketa

Isiltasunaren ondorioa: Aplikatzekoa den araudiaren arabera

Ebazteko epea: Aplikatzekoa den araudiaren arabera

Tramiteari buruzko edozein zalantza argitzeko Herritarrei Laguntzeko Bulegoetara jo dezakezu. Bestela, 010 informazio telefonora (945 16 11 00) deitu.

Datuen Babesaren Araudi Orokorra betetze aldera, Gasteizko Udalaren pribatutasun-politika kontsulta daiteke.

Vitoria-Gasteizko Udalaren Logoa

Espainia plaza 1, 01001 Vitoria-Gasteiz

010 (+34 945 16 11 00)

informacion@vitoria-gasteiz.org

© Ayuntamiento de Vitoria-Gasteiz / Vitoria-Gasteizko Udala.