Udal Ogasunarekiko ordainketan egunean egotearen ziurtagiriaren eskaera

Ziurtagiria egiten den datan zergadunak ordaindu beharreko guztiak, zerga betebeharrak edo berariazko zerga jakin batzuk ordainduta dituela egiaztatzea edo Udal Ogasunarekin egiteke dagoen edo ez dagoen zorra egiaztatu behar denean.

Urte osoan irekita.

Ziurtagiria pertsona fisiko baten alde egiteko:

  • Identifikazio agiriaren kopia (NAN, AIZ, pasaportea ...).
  • Eskatzailea ziurtagiriaren titularra ez bada: eskatzailearen nortasun-agiriaren kopia eta titularraren baimena egiaztatzen duen agiria.

Ziurtagiria pertsona juridiko baten alde egiteko:

  • Enpresaren IFZren kopia.
  • Ordezkariaren nortasun-agiriaren kopia bai eta ordezkatze-ahalmena egiaztatzen duen agiria ere.

Tramitea egiteko moduak

Online

Hasi online tramitatzea

  • Identifikatzeko moduak: Ziurtagiria.


Aurrez aurre

Tramitea aurrez aurre egin daiteke jarraian aipatutako bulegoetan. Kontsultatu ordutegia, kokapena eta aldez aurretiko hitzorduaren baldintzak estekari jarraituz:


Bideo-arreta bidez

Tramite hau bideo-arreta sistemaren bidez egiteko, hitzordua eskatu:

Hitzordua eskatu

Bideo-arretari buruzko informazio gehiago, izapideak eta ohiko galderak: Bideo-arreta zerbitzua


Informazio gehiago

Saila: Ogasuna

Zerbitzua: Diru-Bilketa

Tramiteari buruzko edozein zalantza argitzeko Herritarrei Laguntzeko Bulegoetara jo dezakezu. Bestela, 010 informazio telefonora (945 16 11 00) deitu.

Datuen Babesaren Araudi Orokorra betetze aldera, Gasteizko Udalaren pribatutasun-politika kontsulta daiteke.