Eskaera
Orrialdearen edukia ez dago indarrean.
Gasteizko isolamendu akustikoa hobetzeko lanetarako dirulaguntzak: Justifikazioa
Jasotako dirulaguntzaren justifikazioa.
Deialdiaren oinarriak: ALHAO 94zk. 2025eko abuztuaren 22koa
Oinarrien I. eranskinean adierazten diren eraikinetako etxebizitzaren baten jabe, gozamendun edo errentari diren edo haren gaineko beste edozein gozamen-agiri duten pertsona fisiko edo juridikoak, dirulaguntzaren xede den isolamendu akustikoaren hobekuntza gauzatzen dutelarik.
Diruz lagun daitekeen gastu edo inbertsioaren zenbateko osoa justifikatu beharko da; ez dirulaguntzaren zenbatekoa.
(e)tik (e)ra.
- Proiektuaren azalpen-memoria. Eta horrekin batera:
- Leiho edo balkoi-ateen CE ziurtagiria, non egiaztatzen den haien isolamendu akustikoaren indizea oinarrien I. eranskinean adierazitakoa adinakoa edo hortik gorakoa dela.
- Jardunbide egokien konpromisoa, enpresa instalatzaileak sinatua, zeinen bitartez bermatzen den instalatutako leiho edo balkoi-ateek, oro har, galdatzen diren betekizun akustikoak betetzen dituztela. III. eranskina.
- Jardueren kostua justifikatzen duen justifikazio-memoria ekonomikoa, kontu arruntaren ereduaren arabera, zeinak honako atal hauek izango baititu:
- Funts propioen edo beste entitate batzuetatik jasotakoen justifikazioa. Jarduera entitate publiko edo pribatu batek baino gehiagok finantzatzen badute edo/eta pertsona onuradunaren funts propioekin finantzatzen bada bete beharko da atal hori.
- Diruz lagundutako proiektuari dagozkion gastuen egiaztagirien zerrenda. Udal dirulaguntzari egozten zaizkion gastuak justifikatzeko bete beharko da atal hori. Gastu motak zerrendatuko dira, hartzekoduna, kontzeptua, data eta zenbatekoa zehaztuz. Era berean, fakturak eta merkataritzako trafiko juridikoan froga-balio baliokidea duten edo administrazio-eraginkortasuna duten gainerako dokumentuak aurkeztuko dira, baita horiek ordaindu direla egiaztatzen duten dokumentuak ere.
- Proiektu edo jardueraren diru-sarrera eta gastuen balantzea. Erantzukizunpeko adierazpena, alderdi hauei buruz:
- Fakturak eta ordainagiriak aurreikusitako helburu edo xedea gauzatzetik sortu direla eta Vitoria-Gasteizko Udalaren ekarpenarekin finantzatu direla jasotzen duen adierazpena.
- Onuradunak proiektua gauzatzeko soldatapeko langilerik ez duela jasotzen duen adierazpena.
- Entitate edo pertsona onuradunak diruz lagundutako jarduerari egozten dizkion zeharkako kostuen adierazpena, normalean onartzen diren kontabilitate-printzipio eta -arauen arabera dagokion zatian; benetan egozten den kopurua ezingo da izan deialdian edo hitzarmenean adierazten den ehunekotik gorakoa.
- Pertsona edo entitate onuradunaren adierazpena, non zehazten diren diruz lagundutako jarduera finantzatzeko baliatu diren bestelako diru-sarrera edo dirulaguntzak -zenbatekoak eta jatorriak-, edo, non, hala izanez gero, adierazten den ez dela eskatu ez eskuratu bestelako laguntzarik.
Tramitea telematikoki egin daiteke, erregistro elektronikoan eskatutako dokumentazioa aurkeztuz:
Erregistro elektronikoa-
Identifikatzeko moduak: Ziurtagiria.
Tramitea aurrez aurre egin daiteke jarraian aipatutako bulegoetan. Kontsultatu ordutegia, kokapena eta aldez aurretiko hitzorduaren baldintzak estekari jarraituz:
- Aldabeko Herritarrei Laguntzeko Bulegoa
- Ariznabarreko Herritarrei Laguntzeko Bulegoa
- Arriagako Herritarrei Laguntzeko Bulegoa
- Pilarreko Herritarrei Laguntzeko Bulegoa
- Hegoaldeko Herritarrei Laguntzeko Bulegoa
- Ibaiondoko Herritarrei Laguntzeko Bulegoa
- Iparraldeko Herritarrei Laguntzeko Bulegoa
- Lakuako Herritarrei laguntzeko bulegoa
- Salburuko Herritarrei Laguntzeko Bulegoa
- San Antonioko Herritarrei Laguntzeko Bulegoa
- Zabalganeko Herritarrei Laguntzeko Bulegoa
- San Martineko eraikineko arreta-bulegoa - Beheko solairua
- Ez da dirulaguntzarik emango etxebizitzetakoak ez diren leiho eta balkoi-ateak ordezteagatik, hala nola eraikinetako zona komunetakoak edo lokaletakoak.
- Begiratokien kasuan, barruko ate edo leihoa ordezteagatik eman ahal izango da dirulaguntza.
Informazio gehiago
Saila: Hiri Eredua, Hirigintza, Etxebizitza, Garbiketa eta Ingurumena
Zerbitzua: Zerbitzu Juridiko Admnistratiboa
Isiltasunaren ondorioa: Ez du
Ebazteko epea: 6 hilabete
Tramiteari buruzko edozein zalantza argitzeko Herritarrei Laguntzeko Bulegoetara jo dezakezu. Bestela, 010 informazio telefonora (945 16 11 00) deitu.
Datuen Babesaren Araudi Orokorra betetze aldera, Gasteizko Udalaren pribatutasun-politika kontsulta daiteke.