Gasteizko isolamendu akustikoa hobetzeko lanetarako dirulaguntzak: Eskaera

Gasteizko erdi aroko hirigunean eta gaueko aisialdiaren eragina jasaten duten beste eremu batzuetan dauden etxebizitzetako kanpoko fatxadetako baoen isolamendu akustikoa hobetzeko obrak finantzatzeko dirulaguntza eskaera, konkurrentzia sinple bidez.

Bide publikora jotzen duten kanpoko fatxadetako baoen isolamendu akustikoa hobetzeko obrak egitea izango da diruz lagun daitekeen ekintza, hots, kanpoko arotzeria-lana -leihoak nahiz balkoi-ateak- ordeztea, oinarrien I. eranskinean eraikinetako bakoitzeko ezartzen den gutxieneko isolamendua betetzen delarik.

Laguntza ekonomikoa diruz lagun daitekeen gastuaren ehuneko 70 izango da, BEZa aparte, eta gehieneko zenbateko bat izango du muga, ordezten den leiho edo balkoi-ate bakoitzeko (Oinarrien 6. puntua ikusi).

Deialdiaren oinarriak: ALHAO 94zk. 2025eko abuztuaren 22koa

Oinarrien I. eranskinean adierazten diren eraikinetako etxebizitzaren baten jabe, gozamendun edo errentari diren edo haren gaineko beste edozein gozamen-agiri duten pertsona fisiko edo juridikoak, dirulaguntzaren xede den isolamendu akustikoaren hobekuntza gauzatzen dutelarik.

Deialdian parte hartzekotan, eskatzaileek beteta eduki beharko dituzte Gizarte Segurantzarekiko, Arabako Foru Aldundiarekiko eta Vitoria-Gasteizko Udalarekiko betebehar fiskalak. Eskakizun hori dirulaguntza ematen denean, ordaintzeko obligazioa onartzen denean eta dirulaguntza ordaintzen denean eduki beharko da beteta.

Era berean, erdi aroko hiriguneko birgaitze integraturako plan berezian ezarritako baldintzak bete beharko ditu obrak, baita Vitoria-Gasteizko hirigune historikoa ondare kultural izendatu multzo monumentala kategoriarekin eta haren Babes Erregimena onetsi zeneko Dekretuaren laugarren aldakuntzaren azaroaren 18ko 281/2003 Dekretua ere.

Deialdi honek aintzat hartzen ditu 2023ko urtarrilaren 1etik 2025eko abenduaren 1era arte eginiko obrak.

(e)tik (e)ra.

Konkurrentzia sinplea baliatuko da laguntzak emateko prozedura gisa, sarrera-erregistroko ordena kontuan hartuz (Deialdiaren 7. oinarria - Emateko prozedura), aurrekontu-kredituaren zenbatekoaren mugaraino.

Dokumentazio hau erantsi beharko zaio eskabideari:

  • Ordezkari bidez jardunez gero, ordezkatzeko ahalmena egiaztatzen duen agiria.
  • Vitoria-Gasteizko Udalari zerga-betebeharrak egunean edukitzearen inguruko ziurtagiriak ofizioz eskatzeko baimena ukatuz gero, zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak beteta daudela egiaztatzen duten ziurtagiriak aurkeztu beharko dira.
  • Eskatzailea jabea edo gozamenduna bada, etxebizitzaren jabetza-eskrituraren kopia edo etxebizitzaren ohar soila, Jabetza Erregistroak jaulkia.
  • Eskatzailea errentaria bada, edo beste edozein gozamen-agiri badu, indarrean dagoen kontratuaren kopia eta obra egiteko baimena, jabeak emana. e) Isolamendu akustikoa hobetzeko obren kostuaren aurrekontu xehatua, ordeztu nahi diren leiho edota balkoi-ateen arabera banakatua, bete beharreko eskakizun akustikoekin -oinarrien I. eranskinean ageri dena adinakoa edo hortik gorakoak izan beharko dute-.
  • Kanpoko fatxadaren argazkia -ordeztuko diren leiho edota balkoi-ateena-.

  • Ez da dirulaguntzarik emango etxebizitzetakoak ez diren leiho eta balkoi-ateak ordezteagatik, hala nola eraikinetako zona komunetakoak edo lokaletakoak.
  • Begiratokien kasuan, barruko ate edo leihoa ordezteagatik eman ahal izango da dirulaguntza.

Erlazionatutako tramiteak

Informazio gehiago

Saila: Hiri Eredua, Hirigintza, Etxebizitza, Garbiketa eta Ingurumena

Zerbitzua: Zerbitzu Juridiko Admnistratiboa

Isiltasunaren ondorioa: Ez du

Ebazteko epea: 6 hilabete

Tramiteari buruzko edozein zalantza argitzeko Herritarrei Laguntzeko Bulegoetara jo dezakezu. Bestela, 010 informazio telefonora (945 16 11 00) deitu.

Datuen Babesaren Araudi Orokorra betetze aldera, Gasteizko Udalaren pribatutasun-politika kontsulta daiteke.