Orrialdearen edukia ez dago indarrean.
Udal kirol esparruetara sartzeko aldi baterako pasearen eskaera
Hilabete edo hamabostaldi batean udal kirol esparruetara sartzeko aldi baterako pasea lortzea. Epe horretan ikastaroren bat egin nahi izanez gero, kontuan izan pasea amaitu arte hartu dezakezula parte ikastaroan.
Herritarren Udal Txartela izatea.
Urte osoan irekita.
Tramitea aurrez aurre egin daiteke jarraian aipatutako bulegoetan. Kontsultatu ordutegia eta kokapena estekari jarraituz:
- Aldabeko Herritarrei Laguntzeko Bulegoa
- Ariznabarreko Herritarrei Laguntzeko Bulegoa
- Arriagako Herritarrei Laguntzeko Bulegoa
- Pilarreko Herritarrei Laguntzeko Bulegoa
- Hegoaldeko Herritarrei Laguntzeko Bulegoa
- Ibaiondoko Herritarrei Laguntzeko Bulegoa
- Iparraldeko Herritarrei Laguntzeko Bulegoa
- Judimendiko Herritarrei Laguntzeko Bulegoa
- Lakuako Herritarrei laguntzeko bulegoa
- Salburuko Herritarrei Laguntzeko Bulegoa
- San Antonioko Herritarrei Laguntzeko Bulegoa
- Zabalganako Herritarrei Laguntzeko Bulegoa
Ordaindu beharreko tasa Ordenantza Fiskalen 8.4 epigrafean jasota dago.
65 urtetik gorakoek eta % 65eko edo hortik gorako ezintasuna dutenek % 50eko murrizketa izango dute kuotan.
Eskubide hauek izango dituzte aldi baterako pasea dutenek:
- Prezio publikoa finkatua duten udalaren kirol instalazioetara sartzekoa.
- Igerilekuak, izotz pista nahiz aldagela eta dutxak erabiltzekoa, baita araudi partikularren arabera Udaleko Kirol Sailak izendatzen dituen bestelako zerbitzuak ere (dagokionean emango da horien berri).
- Edozein kirol ikastarotan izena eman nahiz matrikulatzekoa, lekurik izanez gero, dena delako kuota ordainduz (bazkide ez direnen aldean, kuota murriztua izango dute ikastaroa denean pasea indarrean baldin badago).
Informazio gehiago
Saila: Kirol, Osasun eta Garapenerako Lankidetza
Zerbitzua: Kirola
Tramiteari buruzko edozein zalantza argitzeko Herritarrei Laguntzeko Bulegoetara jo dezakezu. Bestela, 010 informazio telefonora (945 16 11 00) deitu.
Datuen Babesaren Araudi Orokorra betetze aldera, Gasteizko Udalaren pribatutasun-politika kontsulta daiteke.