Orrialdearen edukia ez dago indarrean.
Udal instalazioetako dutxa zerbitzua
Udal instalazioetako dutxa publikoak erabiltzeko aukera ematea, beharra izanez gero.
Gasteizko udalerrian erroldatua dauden pertsonak, erroldatuta dauden etxean dutxarik ez dutenak eta kirol instalazioetako bazkideak ez direnak.
- Indarrean dagoen identitate agiria.
- Herritarren Udal Txartela edukitzea.
Urte osoan irekita.
Tramitea telematikoki egin daiteke, erregistro elektronikoan eskatutako dokumentazioa aurkeztuz:
Identifikatzeko moduak: HUT.
Tramitea aurrez aurre egin daiteke jarraian aipatutako bulegoetan. Kontsultatu ordutegia eta kokapena estekari jarraituz:
- San Martineko Udal bulegoak
- Aldabeko Herritarrei Laguntzeko Bulegoa
- Ariznabarreko Herritarrei Laguntzeko Bulegoa
- Pilarreko Herritarrei Laguntzeko Bulegoa
- Arriagako Herritarrei Laguntzeko Bulegoa
- Hegoaldeko Herritarrei Laguntzeko Bulegoa
- Ibaiondoko Herritarrei Laguntzeko Bulegoa
- Iparraldeko Herritarrei Laguntzeko Bulegoa
- Lakuako Herritarrei laguntzeko bulegoa
- Judimendiko Herritarrei Laguntzeko Bulegoa
- Salburuko Herritarrei Laguntzeko Bulegoa
- San Antonioko Herritarrei Laguntzeko Bulegoa
- Zabalganako Herritarrei Laguntzeko Bulegoa
Norberaren egoera aldatu daitekeelako, baimenak urte naturaleko indarraldia izango du (urtarrilaren 1etik abenduaren 31ra). Urtarrilaren 2tik aurrera berritu egin beharko da urtero eskaera.
Herritarren Udal Txartelak "dutxetarako baimena" badu, honako gizarte etxe eta kirol instalazioetako aldagelak erabiltzeko aukera izango du:
- Aldabeko gizarte etxea
- Pilarreko gizarte etxea
- Hegoalde gizarte etxea
- Ibaiondoko gizarte etxea
- Iparralde gizarte etxea
- Judimendiko gizarte etxea
- Lakuako gizarte etxea
- Beti-Jai kirol esparrua
- Abetxukuko kiroldegia
- Aranaldeko kiroldegia
- Ariznabarreko kiroldegia
- Arriagako kiroldegia
- Landazuriko kiroldegia
- Mendizorrotzeko kiroldegia
- San Andreseko kiroldegia
Informazio gehiago
Saila: Kirol, Osasun eta Garapenerako Lankidetza
Zerbitzua: Kirola
Tramiteari buruzko edozein zalantza argitzeko Herritarrei Laguntzeko Bulegoetara jo dezakezu. Bestela, 010 informazio telefonora (945 16 11 00) deitu.
Datuen Babesaren Araudi Orokorra betetze aldera, Gasteizko Udalaren pribatutasun-politika kontsulta daiteke.