Bizikleta-erregistroa
Orrialdearen edukia ez dago indarrean.
Salaketa judiziala aurkeztu Gasteizko Udaltzaingoan
Kode Penalean tipifikatutako delitu edo hutsegitetzat har daitezkeen ekintzengatik edo ez-egiteengatik salaketa jartzea.
Delitua jasan duen edo zuzenean doakion hiritar oro.
Adinduna izatea. Adingabeek tutoreak edo legezko ordezkariak lagunduta joan behar dute.
Urte osoan irekita.
Tramitea telematikoki egin daiteke, erregistro elektronikoan eskatutako dokumentazioa aurkeztuz:
Tramitea aurrez aurre egin daiteke jarraian aipatutako bulegoetan. Kontsultatu ordutegia eta kokapena estekari jarraituz:
Posta elektroniko bidez tramitea egiteko, idatzi ondoko helbidera: inspeccionguardia@vitoria-gasteiz.org
- Salatzailearen identifikazio-agiria
- Egindako kalteak zehazten edo ustezko delituaren egilea identifikatzen laguntzen duten dokumentuak.
Salaketa e-mailez aurkeztu nahi baduzu
Hauek dira orrialde honetako salaketa-orrialdearen bidez salatu daitezkeen gertakariak:
- Diru-zorroa galtzea, dokumentazio edo/eta beste zuelarik.
- Diru-zorroa lapurtzea, dokumentazio edo/eta beste zuelarik.
- Bizikleta lapurtzea.
- Matrikula-xaflak lapurtzea.
- Ibilgailua ebatsi edo lapurtzea.
- Animaliak lapurtu edo galtzea.
- Bestelako lapurretak.
- Nahita egindako kalteak.
- Ibilgailuan nahita egindako kalteak.
Salaketa-orria bidali inspeccionguardia@vitoria-gasteiz.org posta elektronikora. Salaketa egiaztatu eta izapidetu ostean, udaltzain bat herritarrarekin adostutako lekura joango da eta salaketaren kopia emango dizy eskura, delitu-ekintza baten biktima bati zor zaizkizun eskubideak jasota geratzen direneko jarduerak ere hari eskaintzeaz batera.
Zerrenda horretan agertutako zigor-motak osatuko balute salatutako ekintzek, baina delituak gertatutako tokian egileak nortzuk izan diren jakitera eman litzaketen aztarnak edo arrastoak aurkituko balira, edo salatzaileak delitu-egilea nor den ezagutuko balu, 092 telefonora hots egin beharko litzateke eta bertan eman gertaeren berri. Ondoren, Udaltzainen jarraibideak bete beharko lirateke, eta, gero, salaketa aurkeztu udaktzain-etxe batean.
Salatzaileei jakinarazten zaie, Prozedura Kriminalaren Legearen 284 artikuluaren arabera, Interneten bidez egindako salaketak Udaltzaingoaren polizia judizialaren bulegoan gordeko direla, Fiskaltzaren eta agintari judizialaren eskura jarrita, haiei bidali gabe, ondarearen aurkako delituak direlako eta ez dagoelako egile ezagunik.
Era berean, salatzaileek Fiskaltzaren aurrean edo instrukzio-egilearen aurrean salaketa kentzeko eskubidea izango dute.
Hala ere, Agintaritza judizialak edo Fiskaltzak beraiei bidaltzeko eskatuko balute, edo ekintzen egilea identifikatuko balitz, salaketa hau Agintaritza judizialari bidaliko litzaioke, eta halako egoeraren berri emango litzaioke salaketa aurkezten duenari.
Informazio gehiago
Saila: Segurtasuna
Zerbitzua: Udaltzaingoa
Tramiteari buruzko edozein zalantza argitzeko Herritarrei Laguntzeko Bulegoetara jo dezakezu. Bestela, 010 informazio telefonora (945 16 11 00) deitu.
Datuen Babesaren Araudi Orokorra betetze aldera, Gasteizko Udalaren pribatutasun-politika kontsulta daiteke.