Udaltzaingoaren biltegian dauden bizikletak eta patineteak berreskuratzea
Orrialdearen edukia ez dago indarrean.
Bizikleta-erregistroa: altak, aldaketak, baja eta lapurreta salaketak
Gasteizko Udalaren bizikleta-erregistroa datu-base bat da, bizikleta eta jabeei buruzko informazioa gordetzeko aukera ematen duena. Galdutako edo lapurtutako bizikleta bat aurkitzen laguntzen duen tresna da, bizikleta hori norberarena dela identifikatzen baitu. Halaber, erregistro bateko datuak aldatzeko, erregistro bati baja emateko edo bizikleta baten lapurreta salatzeko aukera ematen du.
- 18 urte baino gehiago izatea.
- Gasteizen erroldatuta egotea.
- Izena ematean, bizikleta identifikatzeko datu batzuk eskatuko dira; horiek ematea ez da nahitaezkoa, baina lapurtuz gero identifikatzen lagunduko dute: bastidore zenbakia, marka, modeloa, kolorea, mota, erosi zen eguna, fakturarik duen, erantzukizun zibileko asegururik duen, non gordetzen den, etab.
Urte osoan irekita.
Identifikatzeko moduak: Ziurtagiria.
Tramitea aurrez aurre egin daiteke jarraian aipatutako bulegoetan. Kontsultatu ordutegia eta kokapena estekari jarraituz:
- Judimendiko Herritarrei Laguntzeko Bulegoa
- Lakuako Herritarrei laguntzeko bulegoa
- Salburuko Herritarrei Laguntzeko Bulegoa
- San Antonioko Herritarrei Laguntzeko Bulegoa
- Zabalganako Herritarrei Laguntzeko Bulegoa
- Aldabeko Herritarrei Laguntzeko Bulegoa
- Ariznabarreko Herritarrei Laguntzeko Bulegoa
- Arriagako Herritarrei Laguntzeko Bulegoa
- Pilarreko Herritarrei Laguntzeko Bulegoa
- Hegoaldeko Herritarrei Laguntzeko Bulegoa
- Ibaiondoko Herritarrei Laguntzeko Bulegoa
- Iparraldeko Herritarrei Laguntzeko Bulegoa
- Bizikleten erregistroan izena ematea: inskripzio berrientzako.
- Bizikleta erregistroan hainbat eskari egiteko inprimakia: baja jakinarazteko, datuak aldatzeko, etiketa itsaskorraren kopia eskatzeko...
- NAN, AIZ edo pasaportea.
Bizikleta Internetez edo udal bulegoetan erregistratu ondoren, jabeei agiri hauek emango zaizkie:
- Izena emateko eskabidea.
- Ongietorria emateko gutuna.
- Erregistroaren eranskailu identifikatzailea, ongietorria emateko gutuneko jarraibideak betez bizikletan jar dezaten.
Zer egin bizikleta-lapurketa baten aurrean?
Polizian salaketa ofiziala egin ondoren, Herritarrei Laguntzeko Bulegoetan edo Ingurugiro Gaietarako Ikastegian aurkeztu behar duzu, bizikletaren lapurretaren jakinarazpen inprimakia-rekin batera.
Vitoria-Gasteizko Udalak bizikleten eta bere jabeen informazioa gordetzeko asmoz sortu duen datu base bat da. Sistema honen helburu nagusia galdutako edo lapurtutako bizikletak identifikatzea eta ondoren haiek berreskuratu ahal izatea da.
Bizikleta erregistratzeko Gasteizen erroldatuta behar duzu egon eta 18 urtetik gora izan. Hurrengo datuak eman behar dituzu:
- NANaren, atzerritartasun txartelaren edo pasaportearen zenbakia.
- Bizikletaren txasis zenbakia.
- Bizikleta identifikatzeko beste datu batzuk (marka, modeloa, kolorea, mota, etabar).
Bizikletaren datuak aldatu edo bajan eman nahi baduzu, alta emateko egiten diren urrats berak jarrai ditzakezu.
Txasis zenbakia bizikleta identifikatzeko fabrikan jartzen den zenbaki bat da. Bizikleta mota gehienetan pedalen kutxaren azpian aurkituko duzu.
Salaketa ofiziala segurtasun indarretako batean egin behar da: Udaltzaingoa, Ertzaintza, Polizia Nazionala edo Guardia Zibila. Ondoren, salaketa Herritarrei Laguntzeko Bulegoetan edo Ingurugiro Gaietarako Ikastegian aurkeztu behar duzu, bizikletaren lapurretaren jakinarazpen inprimakia-rekin batera.
Hurrengo datuak eman behar dituzu:
- Salaketa formalaren erreferentzia (salaketa zenbakia) eta kopia.
- Jabearen izena, erregistroko zenbakia eta txasis zenbakia edo markatze zenbakia (erregistroan agri den bezala).
- Lapurreta gertatu den tokia, eguna eta ordua.
Informazio gehiago
Saila: Ingurugiro Gaietarako Ikastegia
Zerbitzua: Ingurugiro Gaietarako Ikastegia
Tramiteari buruzko edozein zalantza argitzeko Herritarrei Laguntzeko Bulegoetara jo dezakezu. Bestela, 010 informazio telefonora (945 16 11 00) deitu.
Datuen Babesaren Araudi Orokorra betetze aldera, Gasteizko Udalaren pribatutasun-politika kontsulta daiteke.