eseu


Salaketa judiziala aurkeztu Gasteizko Udaltzaingoan

Salaketa aurkeztea, Zigor Kodean tipifikatutako legez kontrako penal izan daitezkeen egite edo ez-egiteen aurrean.

Delituaren biktima den edo interes zuzena duen pertsona orori.

Adinez nagusia izatea; adingabeek ere aurkez dezakete salaketarik, baina soilik tutoreak edo legezko ordezkariak laguntzen badiete.

Urte osoan irekita.

Hasi online tramitatzea

  • Identifikatzeko moduak: Ziurtagiria.


Tramitea aurrez aurre egin daiteke jarraian aipatutako bulegoetan. Kontsultatu ordutegia, kokapena eta aldez aurretiko hitzorduaren baldintzak estekari jarraituz:


  • Salatzailearen identifikazio-agiria.

  • Eragindako kaltea edo gertakarien ustezko egilea identifikatzen lagun dezakeen agiri oro (fakturak, argazkiak, pantaila-argazkiak, banku-mugimenduak...).

Salaketa online aurkeztu nahi baduzu

Gertakari hauek sala ditzakezu:

  • Diruzorroa ebastea edo galtzea agiriekin eta/edo bere gauzekin

  • Agiriak eta/edo gauzak ebastea edo galtzea

  • Ibilgailuaren barruan ebastea

  • Ibilgailuak ebastea edo lapurtzea

  • Kalteak

  • Bizikleta ebastea

  • Patinetea ebastea

  • Telefonoa ebastea

  • Iruzurra (banku-txarteletako iruzurrezko karguak)

  • Beste ebasketa batzuk

Gertakari salatuek goragoko zerrendan zedarritutako gertakariak baliora, baina gertakarien lekuan egileak nortzuk izan diren jakitera lagun dezaketen aztarna edo arrastoak aurkituko balira, edo salatzaileak delitu-egilea nor den jakingo balu, 092 zenbakira (edo 945 15 80 00 zenbakira) deitu beharko litzateke nahitaez, eta bertan eman gertaeren berri; ondoren, Udaltzaingoko agenteen jarraibideei men egunez, aurrez aurre aurkeztu beharko litzateke salaketa polizia-etxeren batean.

    Salaketa izapidetu dela egiaztatzen duen agiria emango zaio salaketa-egileari.

    Egile ezagunik ez duten ondarearen aurkako delituen aurkako salaketa aurkezten duen orori jakinarazten zaio atestatu horiek Udaltzaingoaren polizia judizialaren bulegoetan gordeko direla, Fiskaltzaren eta agintari judizialen eskura, baina epaitegira bidali gabe, hala agintzen baitu Prozedura Kriminalaren Legearen 284. artikuluak.

    Hala ere, Agintaritza judizialak edo Fiskaltzak beraiei bidaltzeko eskatuko balute, edo gertakarien egilea identifikatuko balitz, salaketa Agintaritza judizialari bidaliko litzateke, eta horren berri emango litzaioke salaketa-egileari.

    Informazio gehiago

    Saila: Segurtasuna

    Zerbitzua: Udaltzaingoa

    Tramiteari buruzko edozein zalantza argitzeko Herritarrei Laguntzeko Bulegoetara jo dezakezu. Bestela, 010 informazio telefonora (945 16 11 00) deitu.

    Datuen Babesaren Araudi Orokorra betetze aldera, Gasteizko Udalaren pribatutasun-politika kontsulta daiteke.

    Vitoria-Gasteizko Udalaren Logoa

    Espainia plaza 1, 01001 Vitoria-Gasteiz

    010 (+34 945 16 11 00)

    informacion@vitoria-gasteiz.org

    © Ayuntamiento de Vitoria-Gasteiz / Vitoria-Gasteizko Udala.