Aisialdiko hiri-baratzeetako lursailak baliatzeko eskabidea: Lakuako hiri-baratzak, herritarren, gizartearen edo ingurumenaren sustapenerako erabiltzeko

Lakuako hiri-baratzeak erabiltzeko deialdi publikoa, auzo-, gizarte- eta ingurumen-bizitza sustatzea helburu duten erakundeentzat (nortasun juridikoa duten elkarte eta erakundeak).

Deialdiaren oinarriak: ALHAO 15 ZK., 2026ko otsailaren 4koa

  • Euskal Autonomia Erkidegoko Elkarteen Erregistro Orokorrean izena emanda egotea, eta datuak eguneratuta edukitzea, araudiarekin bat etorriz.
  • Vitoria-Gasteizko udalerria izatea haien jardun-eremua.
  • Estatutuen arabera, auzo-bizitzaren, gizartearen edo ingurumenaren alorrekin lotutako helburu eta jarduerak izatea.
  • Nortasun juridikoa duten elkarte eta entitateei lursailak erabiltzeko baimenak adjudikatzeko deialdian parte hartzea, ordezkari adindun bat izendatuz horretarako.
  • Proiektu bat aurkeztea, non baratzeetan egiteko diren jarduerak garatzen diren, eta beren jarduerek nekazaritza ekologikoarekin edo deialdian bertan zehazten diren bestelako helburuekin zerikusia dutela justifikatzea.
  • Udalari ordaindu beharreko zergak ordainduta edukitzea

Ezin dute deialdi honetan parte hartu:

  • Vitoria-Gasteizko herritarren arteko auzo-bizitza, gizartea edo ingurumena sustatzea helburu ez duten elkarteak.
  • Irabazi-asmoa duten entitateak.
  • Xede profesionalak dituzten entitateak.
  • Udalaren hiri-baratzeetan beste lursail baten esleipendun diren entitateak, udal-teknikariek txostena egin ondoren eta behar bezala justifikaturik organo eskudunak egiten dituen salbuespenak salbu.
  • Azken bost urteetan udal-lursail bat erabiltzeko baimena baliogabetu dieten entitateak, bertako baldintzak ez betetzeagatik.

(e)tik (e)ra.

  • Entitatearen erregistro-zenbakia, estatutuak edo funtzionamendu-arauak eta eratze-urtea.
  • Entitatearen legezko ordezkariaren zinpeko aitorpena, Bazkideen Erregistro Liburuan zenbat kide ageri diren adierazten duena; liburu horrek Euskadiko Elkarteei buruzko ekainaren 22ko 7/2007 Legean eta Euskal Autonomia Erkidegoko Elkarteen Erregistro Orokorraren Erregelamenduan uztailaren 29ko 145/2008 Dekretuak onetsia ezarritako arauei jarraituz osatuta egon beharko du. Udalak eta IGIk edozein unetan eskatu ahalko dute bazkideen erregistro-liburua, eskabidea zuzen balioesteko behar dituzten datuak egiaztatzeko.
  • Espazioa erabiltzea baimentzen den aldian Lakuako hiri-baratzeetan garatu nahi den proiektuaren oroitidazkia. Oroitidazkiak proiektuaren diseinu globala erakutsi beharko du, modu erraz eta argian idatzita. Berariaz jaso beharko ditu proposamenak baloratzeko irizpideekin bat datozen alderdi hauek:
    • Aurrekariak: entitate eskatzailearen interesaren justifikazioa, estatutuetako xedeen ildotik.
    • Proiektuaren helburuak eta proiektuaren ebaluazioa eta jarraipena egiteko proposatutako adierazleak.
    • Proiektuaren gobernantza-eredua. Batzarra, talde eragilea, lan-batzordeak, auzolanak, ekintza komunitarioa eta abar.
    • Ekipamenduan bai pertsona talde partikularrei bai kolektiboei baratze-lursailak lagatzeko baliatuko diren irizpideak, lagapen-deialdiari publizitatea emateko erabiliko den sistema adierazten delarik.
    • Espazio komunak mantentzeko eta zerbitzu komunitarioak emateko antolamendua.
    • Baratzeko jarduera programa.
    • Parte-hartzea sustatzeko eta bultzatzeko programa.
    • Proiektua auzora irekitzeko programa. Proiektura bideratutako baliabideak.
    • Proiektu ekonomikoa. Diru-sarreren aurreikuspena: kuotak, dirulaguntzak, etab. Inbertsioen eta gastu arrunten aurreikuspena.
    • Talde eragilean erantzukizuneko karguak berritzeko eta lursailen lagapena berritzeko estrategia, ahalik eta pertsona gehienek txandakatu eta erabil dezaten lursaila.

  • Urarteko hiri-baratzeetako tasa Ordenantza Fiskalen 8.15 epigrafean jasota dago. 
  • Lakuako ortuei dagokienez, irabazi asmorik gabeko jarduera izanik, ez da kanonik aurreikusten.

Interesa dakizuke

Informazio gehiago

Hiri baratze ekologikoak

Saila: Ingurugiro Gaietarako Ikastegia

Zerbitzua: Ingurugiro Gaietarako Ikastegia

Tramiteari buruzko edozein zalantza argitzeko Herritarrei Laguntzeko Bulegoetara jo dezakezu. Bestela, 010 informazio telefonora (945 16 11 00) deitu.

Datuen Babesaren Araudi Orokorra betetze aldera, Gasteizko Udalaren pribatutasun-politika kontsulta daiteke.