Urarteko (Abetxuku) aisialdiko hiri-baratzeetako lursailak baliatzeko eskabidea

Urarteko aisialdiko hiri-baratzeetako lursailak baliatzeko baimenak ematea.

2025eko deialdiaren oinarriak: ALHAO 120zk. 2025eko urriaren 22a

  • Adinduna izatea, eta Gasteizko auzotarra, hots, biztanleen udal-erroldan izena emanda egotea.
  • Udal-baratzea erabiltzeko baimena indarrean jarri aurretik Udalak antolatutako baratzezaintza ekologikoari buruzko arauzko ikastaroa egin izana. Udal-lursail bat erabiltzeko baimena ematen zaienek, baldin eta Udalak antolatutako baratzezaintza ekologikoari buruzko arauzko ikastaroa egin ez badute azken hamar urteetan, urte honetan zehar egin beharko dute, lursaila erabili ahal izatekotan. Horretarako, behar diren ikastaroak antolatuko ditu Udalak.
  • Deialdia argitaratu baino bi urte lehenago udal-lursail bat erabiltzeko baimenik ez eduki izana, Gasteizko hiri-baratzeen erabilera arautzeko udal ordenantzaren 10.3 artikuluko hirugarren paragrafoan ezarritakoa gorabehera.
  • Udalari ordaindu beharreko zergak ordainduta edukitzea.

(e)tik (e)ra.

Tasa Ordenantza Fiskalen 8.15 epigrafean jasota dago. 

Interesa dakizuke

Informazio gehiago

Saila: Ingurugiro Gaietarako Ikastegia

Zerbitzua: Ingurugiro Gaietarako Ikastegia

Tramiteari buruzko edozein zalantza argitzeko Herritarrei Laguntzeko Bulegoetara jo dezakezu. Bestela, 010 informazio telefonora (945 16 11 00) deitu.

Datuen Babesaren Araudi Orokorra betetze aldera, Gasteizko Udalaren pribatutasun-politika kontsulta daiteke.