Erantzukizunpeko adierazpena aurkeztea sailkatu gabeko jarduera bat hasteko (alegia, ingurumenerako edo pertsonen osasunerako arriskurik eragiten ez duen jarduera bat), edota titularra aldatzeko.
Orrialdearen edukia ez dago indarrean.
Orrialdeari buruz
Jardueraren Erantzukizunpeko Adierazpena
Pertsona edo enpresa batek jarduera ekonomiko edo komertzial bat hasi nahi duenean, edo titularra aldatu nahi duenean, dagokion izapidea egin behar du Udalean. Izapide hori egiteko modua aldatu egiten da, jarduera motaren arabera. Zehazki, 12/2012 Legean jasotako jarduera baldin bada, nahikoa da Jardueraren Erantzukizunpeko Adierazpena aurkeztea, jarduerari ekin ahal izateko edo titularra aldatzeko. Adibidez: saltoki txikiak, bulegoak, hezkuntza-ekipamenduak edo kulturguneak, besteak beste.
Ikus 12/2012 Legean jasotako jardueren zerrenda. Zerrendakoez gain, telefoniako antenen eta telekomunikazioetako azpiegituren kasuan ere Erantzukizunpeko Adierazpena aurkezten da.
Trámitea(k)
-
Urte osoan irekita
- 20/2013 Legea, Legea, irailaren 27koa, ekintzaileei eta beren nazioartekotzeari laguntzekoa.
- 12/2012 Legea, abenduaren 26koa, merkataritza eta zenbait zerbitzu liberalizatzeko premiazko neurriei buruzko legea
- 7/2012 Legea, LEGEA, apirilaren 23koa, barne-merkatuko zerbitzuei buruz Europako Parlamentuak eta Kontseiluak abenduaren 12an emandako 2006/123/EE Direktibara egokitze aldera zenbait lege aldatzekoa 7/2012.
- 2/2006 Legea, ekainaren 30ekoa, lurzoruari eta hirigintzari buruzko Legea
- 3/1998 Legea, otsailaren 27koa, Euskal Herriko ingurugiroa babesteko lege orokorra
- 25/2009 Legea, zenbait lege aldatzen dira zerbitzu-jardueretara oztoporik gabe iristeari eta zerbitzuetan oztoporik gabe jarduteari buruzko legera egokitzeko legea
- 7/1985 Legea, 7/1985 Legea, apirilaren 2koa, Toki Jaurbidearen Oinarriak arautzen dituena
- Hiri Antolamenduko Plan Orokorra
- Ordenantza, Zerbitzu Publikoak Eskaini eta Jarduerak Burutzeagatiko Tasak Arautzen Dituen 6. Ordenantza
- Ordenantza, Hainbat Ordenantza Aldatzeko Ordenantza, Zein Zerbitzu Jardueretarako Sarbide Libreari eta Horietan Aritzeari Dagokionez Azaroaren 23ko 17/2009 Legera Egokitzeko Baita.
- Debekatutako jarduera berriak: debekatuta dago jarduera berri batzuk abian jartzea.
- Erabilera-aldaketak: erabilera aldatzen denean (adibidez, merkataritzatik bulegoetara), lokalak ibilbide irisgarria izan beharko du. Halakorik ez badu, Obren Erantzukizunpeko Adierazpena aurkeztu beharko du, eta ibilbide irisgarria gaitu.
- Lanak egin bitartean: obrak egin behar badira, kopia zigilatua jarri beharko da aretoan, ikusteko moduan eta lanek irauten duten bitartean. Udalak noiznahi egin dezake ikuskatze bisita.
- Datu guztiak ez emateak edo daturen bat nahiz eransten diren adierazpen edo agirietakoren bat okerra edo faltsua izateak edo eskatutako agiriak udal administrazioaren aurrean ez aurkezteak eskubideaz baliatzen jarraitzeko ezintasuna ekarriko du berekin, gertaera horien berri ziurra dagoen unetik bertatik, eska daitezkeen erantzukizun penal, zibil edo administratiboak gorabehera.