eseu


Jarduera ekonomiko bat hasteko edo titularra aldatzeko erantzukizunpeko adierazpena

Erantzukizunpeko adierazpena aurkeztea sailkatu gabeko jarduera bat hasteko (alegia, ingurumenerako edo pertsonen osasunerako arriskurik eragiten ez duen jarduera bat), edota titularra aldatzeko.

Jarduera horiek abenduaren 26ko 12/2012 Legean jasota daude. Adibideak: denda txikiak, bulegoak, hezkuntza- edo kultura-ekipamenduak, besteak beste. Halaber, Jardueraren Erantzukizunpeko Adierazpen hau egin behar da telefoniako antenen eta telekomunikazioetako beste azpiegitura batzuen kasuan.

(Sailkatutako jarduera bat hasteko, kontsultatu nola eskatu jarduera lizentzia bat).

    • Adinez nagusia izatea edo pertsona juridikoa izatea.
    • 12/202 Legean aurreikusitako jarduera bat hastea, edo instalazio erradioelektrikoa izatea (antenak). 

    Urte osoan irekita.

    Dokumentazio gehigarria

    Jardueraren erantzukizunpeko adierazpenaren inprimakiaz gain, kasuaren arabera, beharrezkoa da udal-teknikariek eskatutako dokumentazio osagarria aurkeztea.


    Obrak egitekotan

    Obrak egin behar badira, kasu bakoitzean dagokion Obraren Erantzukizunpeko Adierazpenaren inprimakia ere aurkeztu beharko da:

    • Debekatutako jarduera berriak: debekatuta dago jarduera berri batzuk abian jartzea.
    • Erabilera-aldaketak: erabilera aldatzen denean (adibidez, merkataritzatik bulegoetara), lokalak ibilbide irisgarria izan beharko du. Halakorik ez badu, Obren Erantzukizunpeko Adierazpena aurkeztu beharko du, eta ibilbide irisgarria gaitu.
    • Lanak egin bitartean: obrak egin behar badira, kopia zigilatua jarri beharko da aretoan, ikusteko moduan eta lanek irauten duten bitartean. Udalak noiznahi egin dezake ikuskatze bisita.
    • Datu guztiak ez emateak edo daturen bat nahiz eransten diren adierazpen edo agirietakoren bat okerra edo faltsua izateak edo eskatutako agiriak udal administrazioaren aurrean ez aurkezteak eskubideaz baliatzen jarraitzeko ezintasuna ekarriko du berekin, gertaera horien berri ziurra dagoen unetik bertatik, eska daitezkeen erantzukizun penal, zibil edo administratiboak gorabehera.

    Informazio gehiago

    Eraikuntzen Zerbitzua: 945 16 16 16. (Luzapena: 4168).

    edificaciones@vitoria-gasteiz.org

    Saila: Hiri Eredua, Hirigintza, Etxebizitza, Garbiketa eta Ingurumena

    Zerbitzua: Eraikuntzak

    Isiltasunaren ondorioa: Positiboa

    Ebazteko epea: Aplikatzekoa den araudiaren arabera

    Tramiteari buruzko edozein zalantza argitzeko Herritarrei Laguntzeko Bulegoetara jo dezakezu. Bestela, 010 informazio telefonora (945 16 11 00) deitu.

    Datuen Babesaren Araudi Orokorra betetze aldera, Gasteizko Udalaren pribatutasun-politika kontsulta daiteke.

    Vitoria-Gasteizko Udalaren Logoa

    Espainia plaza 1, 01001 Vitoria-Gasteiz

    010 (+34 945 16 11 00)

    informacion@vitoria-gasteiz.org

    © Ayuntamiento de Vitoria-Gasteiz / Vitoria-Gasteizko Udala.