Hobaria enplegua sortzeagatik
Orrialdearen edukia ez dago indarrean.
Jarduera Ekonomikoen gaineko Zerga (JEZ) - Hobariak eta salbuespenak: Hobaria energia berriztagarriak edo kogenerazio-sistemak aprobetxatzeagatik
Jarduera Ekonomikoen gaineko Zergaren kuotaren % 10eko hobaria aplikatzen zaie beren ekoizpen prozesuetan dela energia berriztagarriak baliatzeko instalazioen bitartez dela kogenerazio sistemen bitartez sortutako energia baliatzen duten nahiz halako energiarik ekoizten duten subjektu pasiboei.
Hobari hori gehienez 5 zergaldiko epean aplikatuko da, hobariak ematen direnetik zenbatzen hasita.
Energia berriztagarriak sustatzearen alorreko Planean adierazten eta definitzen direnak joko dira energia berriztagarriak aprobetxatzeko instalaziotzat.
Elektrizitatea eta energia termiko baliagarria aldi berean sortzeko balio duten ekipo eta instalazioak joko dira kogenerazio sistematzat.
(e)tik (e)ra.
Tramitea telematikoki egin daiteke, erregistro elektronikoan eskatutako dokumentazioa aurkeztuz:
Identifikatzeko moduak: Ziurtagiria.
Tramitea aurrez aurre egin daiteke jarraian aipatutako bulegoetan. Kontsultatu ordutegia eta kokapena estekari jarraituz:
- Aldabeko Herritarrei Laguntzeko Bulegoa
- Ariznabarreko Herritarrei Laguntzeko Bulegoa
- Arriagako Herritarrei Laguntzeko Bulegoa
- Pilarreko Herritarrei Laguntzeko Bulegoa
- Hegoaldeko Herritarrei Laguntzeko Bulegoa
- Ibaiondoko Herritarrei Laguntzeko Bulegoa
- Iparraldeko Herritarrei Laguntzeko Bulegoa
- Judimendiko Herritarrei Laguntzeko Bulegoa
- Lakuako Herritarrei laguntzeko bulegoa
- Salburuko Herritarrei Laguntzeko Bulegoa
- San Antonioko Herritarrei Laguntzeko Bulegoa
- Zabalganeko Herritarrei Laguntzeko Bulegoa
- San Martineko eraikineko arreta-bulegoa - Beheko solairua
Telefono bidez tramitea egiteko, deitu ondoko(eta)ra: 010 (945 16 11 00)
Posta elektroniko bidez tramitea egiteko, idatzi ondoko helbidera: hacienda@vitoria-gasteiz.org
- Gasteizko Udalak instalazio fotovoltaikoa egiteko emandako obra-lizentziaren dosier-zenbakia, aurkeztutako aurrekontuaren arabera.
- Energia-merkaturatzailearekin duzun kontratua, edo zer modalitatean (soberakinen konpentsazioa, soberakinen salmenta...) zauden erakusten duen faktura bat.
- Enpresaren ziurtagiria, instalazioak sortutako energiak enpresaren produkzio-prozesuetan duen eraginari buruzkoa.
Ogasun Saileko Zergak Kudeatzeko Zerbitzuak postaz bidaliko dizu dagokion zenbatekoa jasotzen duen ordainagiria, tasa hori arautzen duen ordenantzaren arabera.
Tasa Ordenantza Fiskalen 5 epigrafean jasota dago.
- 3/2021 Foru dekretua, irailaren 29koa. Onestea Jarduera Ekonomikoen gaineko Zergaren foru arauaren testu bategina
- 1175/1990 Legegintzako errege dekretua, irailaren 28koa, Ekonomi Jardueren gaineko Zergaren tarifak eta jarraibideak onesten dituena
- 243/1995 Errege dekretua, otsailaren 17koa, Ekonomi Jardueren gaineko Zerga kudatzeko arauak ematen dituen eta zerga horren errolda kudeatzeko eskumenak eskuordetzea arautzen duena
- 39/2015 Legea, urriaren 1ekoa, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearena
- Hobariaren zenbatekoak ezingo du gainditu jardueraren kostua edo egindako inbertsioa.
- Zerga-onurek ez dute atzeraeraginezko izaerarik.
Informazio gehiago
Saila: Ogasuna
Zerbitzua: Zerga Kudeaketa
Isiltasunaren ondorioa: Ez du
Ebazteko epea: Aplikatzekoa den araudiaren arabera
Tramiteari buruzko edozein zalantza argitzeko Herritarrei Laguntzeko Bulegoetara jo dezakezu. Bestela, 010 informazio telefonora (945 16 11 00) deitu.
Datuen Babesaren Araudi Orokorra betetze aldera, Gasteizko Udalaren pribatutasun-politika kontsulta daiteke.