eseu


Jarduera Ekonomikoen gaineko Zerga (JEZ) - Hobariak eta salbuespenak: Salbuespena milioi bat eurotik beherako eragiketa-bolumenagatik

2017tik aurrera, zerga ordaintzetik salbuetsita daude milioi bat eurotik beherako eragiketa-bolumena duten subjektu pasiboak, abenduaren 23ko 18/2016 foru-arauaren arabera (2016ko abenduaren 30eko ALHAO, 147. zk). 

  • Subjektu pasiboa ez izatea sozietate guztien eragiketa-bolumena batuta kopuru hori gainditzen duen talderen batekoa.
  • Eragiketa-bolumen hori gainditzen duen inongo enpresak ez edukitzea subjektu pasiboaren % 25eko partaidetza.
  • Hobaria ofizioz aplikatuko da.

Urte osoan irekita.

Ofizioz aplikatuko da.

Ogasun Saileko Zergak Kudeatzeko Zerbitzuak postaz bidaliko dizu dagokion zenbatekoa jasotzen duen ordainagiria, tasa hori arautzen duen ordenantzaren arabera.

Tasa Ordenantza Fiskalen 5 epigrafean jasota dago.

  • Hobariaren zenbatekoak ezingo du gainditu jardueraren kostua edo egindako inbertsioa.
  • Zerga-onurek ez dute atzeraeraginezko izaerarik.

Informazio gehiago

Saila: Ogasuna

Zerbitzua: Zerga Kudeaketa

Isiltasunaren ondorioa: Ez du

Ebazteko epea: Aplikatzekoa den araudiaren arabera

Tramiteari buruzko edozein zalantza argitzeko Herritarrei Laguntzeko Bulegoetara jo dezakezu. Bestela, 010 informazio telefonora (945 16 11 00) deitu.

Datuen Babesaren Araudi Orokorra betetze aldera, Gasteizko Udalaren pribatutasun-politika kontsulta daiteke.

Vitoria-Gasteizko Udalaren Logoa

Espainia plaza 1, 01001 Vitoria-Gasteiz

010 (+34 945 16 11 00)

informacion@vitoria-gasteiz.org

© Ayuntamiento de Vitoria-Gasteiz / Vitoria-Gasteizko Udala.