eseu


Udal Erroldan alta ematea: Baimen edo gonbidapen bidez alta emateko eskaera

Gasteizko udalerriko biztanleen erroldan alta ematea erroldatuko den etxebizitzan bizi den eta erroldatuta dagoen eta erabiltzeko eskubidea duen pertsona baten baimen edo gonbidapen bidez (jabetza, etxebizitza osoaren errentamendu-kontratua edo etxebizitza osoaren azpierrentamendu-kontratua).

  • Alta eskatzen duten pertsona guztien nortasuna egiaztatzea.
  • Vitoria-Gasteizen bizitzea.
  • Logelaren alokairu- edo azpialokairu-kontratua duten pertsonek ezin izango dituzte beste pertsona batzuk baimendu edo gonbidatu. Logela-kontratua aurkeztu beharko dute, pertsona guztiak aintzat hartzen dituena.

Urte osoan irekita.

  • Baimena edo gonbidapena ematen duen pertsonaren Erantzukizunpeko adierazpena-Gonbidapena.
  • Baimena ematen edo gonbidatzen duen pertsonak herritarren arretarako bulegoetara joan beharko du baimendutako edo gonbidatutako pertsonarekin batera, eta jatorrizko identifikazio-agiria aurkeztu beharko du.
  • Baimena ematen edo gonbidatzen duena erroldatutako maizterra bada, alokairu-kontratua indarrean egon beharko da. Bestela, hau da, kontratuaren hasiera-datatik urtebete baino gehiago igaro bada, azken hileko ordainagiria gehituko da.
  • Baimena ematen edo gonbidatzen duena erroldatutako azpimaizterra bada, alokairu eta azpialokairu-kontratuak indarrean egon beharko dira. Bestela, hau da, Kontraturen baten hasiera-datatik urtebete baino gehiago igaro bada, azken hileko ordainagiria gehituko da.

Identifikazio-dokumentuak

  • 18 urtetik gorako pertsonak: indarrean dagoen jatorrizko identifikazio-agiria (NAN, pasaportea, NAN komunitarioa edo egoitza-baimena).

  • Espainian jaiotako 14 urtetik gorako adingabeak: indarrean dagoen jatorrizko identifikazio-agiria (NAN, pasaportea, NAN komunitarioa edo egoitza-baimena).

  • Espainian jaiotako 14 urtetik beherako pertsonak: jaiotza-ziurtagiria.

  • Bakarrik dauden adingabe atzerritarrak: Inoren kargura ez dauden adingabe atzerritarren izena emateko fitxa edo indarrean dagoen jatorrizko identifikazio-agiria (pasaportea, NAN komunitarioa edo egoitza-baimena).

  • Gurasoekin batera dauden adingabe atzerritarrak: jaiotza-ziurtagiria eta indarrean dagoen jatorrizko identifikazio-agiria (pasaportea, NAN komunitarioa edo egoitza-baimena).

Adingabeak erroldatzen diren kasuetarako dokumentazio gehigarria

Kode Zibilaren 154. artikuluan egindako lege-aldaketaren ondorioz, adingabeen egoitza guraso-ahalaren arabera zehaztuko da, eta ez zaintza eta jagoletzaren arabera. Beraz, aurkeztu beharreko dokumentazioa aldatu egiten da kasu hauen arabera:

  • Epai judizialik gabe banandutako gurasoak edo Zaintza eta jagoletza esklusiboa gurasoetako baten alde zehazten duen epai judiziala duten gurasoak: adingabea bere etxean erroldatuta duen gurasoak beste gurasoaren baimena aurkeztu beharko du. Baimen hori lortu ezin badu, epaitegian eskaera bat egin beharko du, adingabearen helbidea zehazteko eta eskaera horrekin Erroldako Unitate Teknikora joateko (aurretiaz hitzordua eskatuta).

  • Zaintza eta jagoletza partekatua zehazten duen epai judiziala duten gurasoak: adingabea bere etxean erroldatuta duen gurasoak beste gurasoaren baimena aurkeztu beharko du, edo, bestela, adingabearen helbidea zehazten duen epai judiziala aurkeztu beharko du, eta epai hori emandako azkena dela dioen erantzukizunpeko adierazpena sinatu beharko du. Erantzukizunpeko adierazpen dokumentua Herritarrei Laguntzeko Bulegoan bertan eskatu daiteke.

  • Guraso-ahal esklusiboa gurasoetako baten alde zehazten duen epai judiziala duten gurasoak: adingabea bere etxean erroldatuta duen gurasoak epai judiziala aurkeztu beharko du eta epai hori emandako azkena dela dioen erantzukizunpeko adierazpena sinatu beharko du. Erantzukizunpeko adierazpen dokumentua Herritarrei Laguntzeko Bulegoan bertan eskatu daiteke.

Emantzipatu gabeko adingabeak legezko tutoreak ez diren beste pertsona batzuekin erroldatzeko, bi gurasoen baimenak izan beharko da, eta Erroldako Unitate Teknikoarekin hitzordua eskatu beharko da.
Oharra: legezko edo borondatezko ordezkaritzaren bidez egin ahal izango da erroldatzea, baldin eta udalerrian bizitzeko baldintza betetzen bada eta Errolda Unitatean hitzordua hartuz bakarrik (945 16 11 06).

  • 16 eta 18 urte bitarteko pertsonek beren izenean jardun dezakete, emantzipatuta badaude. Bestela. ordezkatuta egin beharko dira.
  • Ordezkaritza bidez egin nahi diren 18 urtetik gorako pertsonen erroldatzeak zuzenean egin beharko dira Errolda eta Hauteskunde Atalean. Horretarako, hitzordua eskatu behar da ondorengo telefonoan: 945 16 11 06.
  • Europar Batasuneko kide diren estatuetako herritartasuna dutenek botoa emateko asmoari buruzko agiria sinatu beharko dute.

Informazio gehiago

Saila: Administrazioa Modernizatzea

Zerbitzua: Administrazioa Modernizatzeko sailaren Zuzendaritza Nagusia

Isiltasunaren ondorioa: Positiboa

Ebazteko epea: 3 hilabete

Tramiteari buruzko edozein zalantza argitzeko Herritarrei Laguntzeko Bulegoetara jo dezakezu. Bestela, 010 informazio telefonora (945 16 11 00) deitu.

Datuen Babesaren Araudi Orokorra betetze aldera, Gasteizko Udalaren pribatutasun-politika kontsulta daiteke.

Vitoria-Gasteizko Udalaren Logoa

Espainia plaza 1, 01001 Vitoria-Gasteiz

010 (+34 945 16 11 00)

informacion@vitoria-gasteiz.org

© Ayuntamiento de Vitoria-Gasteiz / Vitoria-Gasteizko Udala.