Gasteizen sentsibilizazio, prebentzio eta sustapen sozial, solidario edo boluntariotzako ekintzetarako dirulaguntzak: Justifikazioa

Jasotako dirulaguntza justifikatzea. 

Deialdiaren oinarriak: ALHAO, 40zk. 2026ko apirilaren 8koa

  • Irabazi-asmorik gabeko elkarte, fundazio eta entitateek, baldin eta honelako ekintzak egitea esanbidez jasota badaukate beren estatutuetako xedeetan: gizarte-prebentzioari eta sustapenari loturiko ekintzak, edo zailtasun sozialeko egoeran dauden pertsonei elkartasuna adierazteko eta laguntzeko ekimen zuzenak egitea xede dutenak.

Urte osoan irekita.

Hiru hilabeteko epean justifikatu beharko dira jasotako dirulaguntzak, programa edo jarduera amaitzen denetik kontatuta, edo dirulaguntza ematen denetik aurrera kontatuta, gauzatu ondoren emandakoa bada.

Proiektuaren azalpen-memoria, lortutako emaitzak adierazita:

  • Dirulaguntzaren xede den jardueran egindako programa, argitalpen eta karter-iragarle guztien aleak eta dokumentazio grafiko eta idatzi guztia.

  • Gainera, emakumeen eta gizonen egoeran zer eragin duten jakiteko, eta diruz lagundutako jarduerak horretarako aukera ematen badu, sexuaren/generoaren arabera banakatutako informazioa aurkeztu beharko da:

    • Emandako zerbitzuaren azken onuradunak edo erabiltzaileak.

    • Erakundearen eta plantillaren titularrak.

    • Aplikatutako berdintasun-neurrien eraginkortasuna ebaluatzea ahalbidetzen duten beste adierazle batzuk.

Diruz lagundutako jardueraren aurrekontuaren ehuneko 100 justifikatu beharko da, ez Vitoria-Gasteizko Udalak emandakoa bakarrik, eta berariaz adierazi beharko da zein kostu egozten zaion udalak emandako dirulaguntzari.

Tramitea egiteko moduak

Online

Tramitea telematikoki egin daiteke, erregistro elektronikoan eskatutako dokumentazioa aurkeztuz:

Erregistro elektronikoa

  • Identifikatzeko moduak: Ziurtagiria.


Erlazionatutako tramiteak

Informazio gehiago

Saila: Gizarte Politikak

Zerbitzua: Gizarte Politiken Zuzendaritza Nagusia

Ebazteko epea: 6 hilabete

Tramiteari buruzko edozein zalantza argitzeko Herritarrei Laguntzeko Bulegoetara jo dezakezu. Bestela, 010 informazio telefonora (945 16 11 00) deitu.

Datuen Babesaren Araudi Orokorra betetze aldera, Gasteizko Udalaren pribatutasun-politika kontsulta daiteke.