eseu


Gasteizen sentsibilizazio, prebentzio eta sustapen sozial, solidario edo boluntariotzako ekintzetarako dirulaguntzak: Eskaera

Gasteizko Udalaren 2024rako ekintza solidarioak edo boluntariotza-ekintzak sustatzeko informazio-, sentsibilizazio-, prebentzio- eta gizarte-sustapeneko jarduerak eta ekintzak egitearen ondoriozko gastuak ordaintzen laguntzeko laguntzak.

Deialdiaren oinarriak: ALHAO, 32zk. 2024ko martxoaren 15ekoa

  • Elkarte, fundazio eta entitateek, baldin eta honelako ekintzak egitea esanbidez jasota badaukate beren estatutuetako xedeetan: gizarte-prebentzioari eta sustapenari loturiko ekintzak, edo zailtasun sozialeko egoeran dauden pertsonei elkartasuna adierazteko eta laguntzeko ekimen zuzenak egitea xede dutenak.
  • Pertsona fisiko edo juridikoek osatutako taldeek (publiko nahiz pribatu), ondasun komunitateek, edo beste edozelako ekonomia unitate edo ondare bereiziek, nortasun juridiko propiorik izan gabe ere, dirulaguntza ematea dakarten proiektu edo jarduerak elkarrekin bideratzeko gai badira.
  • Pertsona fisikoak.

  • Gasteizen helbidea duten pertsonak edo entitateak izatea, behar bezala justifikatutako kasu berezietan izan ezik.
  • Jarduera-eremua Gasteizko udalerria izatea.
  • Pertsona juridikoen kasuan, Eusko Jaurlaritzaren Elkarteen Erregistro Nagusian izena emanda egotea, edo dagokion Erregistro Publikoan.
  • Betebehar fiskalak, Gizarte Segurantzarekikoak eta Gasteizko Udalarekikoak beteta edukitzea.

(e)tik (e)ra.

  • Dirulaguntzarekin finantzatu nahi den zerbitzu edo programaren proiektua.
  • Eskatzailearen NANa. Ordezkaria bada, eskabidea sinatzen duenaren ordezkaritza-ahalmena egiaztatzen duen agiria eta elkartearen lege-ordezkaria den pertsona fisikoaren nortasun-agiriaren fotokopia.
  • Entitatearen estatutuen kopia, baldin eta Gizarte Politiken eta Osasun Publikoaren Sailaren deialdi batean parte hartzen duen lehenengo aldia bada, edo estatutuek aurkeztu ziren azken alditik  aldaketaren bat izan badute.
  • Zuzendaritza Batzordearen osaera, Eusko Jaurlaritzako Elkarteen Erregistroaren arabera, edo, hala badagokio, Zuzendaritza Batzordearen osaera berria Elkarteen Erregistroan inskribatzeko eskaera egin izanaren egiaztagiria, betiere eskaera eskaerak aurkezteko azken eguna baino lehenagokoa bada.

Erlazionatutako tramiteak

Informazio gehiago

Saila: Gizarte Politikak

Zerbitzua: Gizarte Politiken Zuzendaritza Nagusia

Ebazteko epea: 6 hilabete

Tramiteari buruzko edozein zalantza argitzeko Herritarrei Laguntzeko Bulegoetara jo dezakezu. Bestela, 010 informazio telefonora (945 16 11 00) deitu.

Datuen Babesaren Araudi Orokorra betetze aldera, Gasteizko Udalaren pribatutasun-politika kontsulta daiteke.

Vitoria-Gasteizko Udalaren Logoa

Espainia plaza 1, 01001 Vitoria-Gasteiz

010 (+34 945 16 11 00)

informacion@vitoria-gasteiz.org

© Ayuntamiento de Vitoria-Gasteiz / Vitoria-Gasteizko Udala.