Eskaera
Orrialdearen edukia ez dago indarrean.
Gazteei zuzendutako proiektu edo zerbitzuak bideratzeko dirulaguntzak: Justifikazioa
Gazteentzako proiektu edo zerbitzuetarako jasotako dirulaguntza justifikatzea.
Deialdiaren oinarriak: ALHAO 45zk. 2026ko apirilaren 20koa.
Norentzat
Gazteei zuzendutako proiektu edo zerbitzuak sortzen dituzten eta Gasteizko udalerriaren esparruan diharduten irabazi-asmorik gabeko erakundeek.
Epea
(e)tik (e)ra.
Hiru hilabete, programa edo jarduera amaitzen denetik kontatuta, edo ematen denetik aurrera kontatuta, gauzatu ondoren emandakoa bada. Azken eguna 2027ko martxoaren 31 izango da.
Dokumentazioa
- Proiektuaren oroitidazkia, oinarrietan zehaztutako dokumentazioarekin batera.
- Jardueren kostua justifikatzeko oroitidazki ekonomikoa (CUJO).
- Euskararen erabileraren jarraipen-fitxa.
Eta oinarrietan zehaztutako dokumentazio gehigarria.
Tramitea egiteko moduak
Online
Tramitea telematikoki egin daiteke, erregistro elektronikoan eskatutako dokumentazioa aurkeztuz:
-
Identifikatzeko moduak: Ziurtagiria.
Aurrez aurre
Tramitea aurrez aurre egin daiteke jarraian aipatutako bulegoetan. Kontsultatu ordutegia, kokapena eta aldez aurretiko hitzorduaren baldintzak estekari jarraituz:
- Arriagako Herritarrei Laguntzeko Bulegoa
- Pilarreko Herritarrei Laguntzeko Bulegoa
- Hegoaldeko Herritarrei Laguntzeko Bulegoa
- Ibaiondoko Herritarrei Laguntzeko Bulegoa
- Iparraldeko Herritarrei Laguntzeko Bulegoa
- Lakuako Herritarrei laguntzeko bulegoa
- Salburuko Herritarrei Laguntzeko Bulegoa
- San Antonioko Herritarrei Laguntzeko Bulegoa
- Zabalganeko Herritarrei Laguntzeko Bulegoa
- San Martineko eraikineko arreta-bulegoa - Beheko solairua
- Aldabeko Herritarrei Laguntzeko Bulegoa
- Ariznabarreko Herritarrei Laguntzeko Bulegoa
Oharrak
Deialdi honen ebazpena Udalaren iragarki-taula digitalean eta Arabako Lurralde Historikoaren Aldizkarian (ALHAO) argitaratuko da.
Informazio gehiago
Saila: Alkatetza, Erakunde Harremanak eta Berdintasuna
Zerbitzua: Gazteria
Isiltasunaren ondorioa: Negatiboa
Ebazteko epea: 6 hilabete
Tramiteari buruzko edozein zalantza argitzeko Herritarrei Laguntzeko Bulegoetara jo dezakezu. Bestela, 010 informazio telefonora (945 16 11 00) deitu.
Datuen Babesaren Araudi Orokorra betetze aldera, Gasteizko Udalaren pribatutasun-politika kontsulta daiteke.