Justifikazioa
Orrialdearen edukia ez dago indarrean.
Gazteei zuzendutako proiektu edo zerbitzuak bideratzeko dirulaguntzak: Eskaera
Proiektuak antolatzeak eta gauzatzeak eragindako gastuak ordaintzen laguntzeko dirulaguntzen eskaera. Gastu horien helburu nagusia gazteak gizartean aktiboki eta partaidetzaz integratzea ahalbidetuko duten aukera eta baliabide espezifikoak eskaintzea da.
Deialdiaren oinarriak: ALHAO 48zk. 2025eko maiatzaren 2koa
Gazteei zuzendutako proiektu edo zerbitzuak sortzen dituzten eta Gasteizko udalerriaren esparruan diharduten irabazi-asmorik gabeko erakundeek.
- Elkarteek Eusko Jaurlaritzaren Elkarte eta Erakundeen Erregistro Nagusian izena emanda egon beharko dute.
- Eskabidea eta eskatutako gainerako agiriak aurkeztea.
(e)tik (e)ra.
Tramitea telematikoki egin daiteke, erregistro elektronikoan eskatutako dokumentazioa aurkeztuz:
-
Identifikatzeko moduak: Ziurtagiria.
Tramitea aurrez aurre egin daiteke jarraian aipatutako bulegoetan. Kontsultatu ordutegia, kokapena eta aldez aurretiko hitzorduaren baldintzak estekari jarraituz:
- Aldabeko Herritarrei Laguntzeko Bulegoa
- Ariznabarreko Herritarrei Laguntzeko Bulegoa
- Arriagako Herritarrei Laguntzeko Bulegoa
- Pilarreko Herritarrei Laguntzeko Bulegoa
- Hegoaldeko Herritarrei Laguntzeko Bulegoa
- Ibaiondoko Herritarrei Laguntzeko Bulegoa
- Iparraldeko Herritarrei Laguntzeko Bulegoa
- Judimendiko Herritarrei Laguntzeko Bulegoa
- Lakuako Herritarrei laguntzeko bulegoa
- Salburuko Herritarrei Laguntzeko Bulegoa
- San Antonioko Herritarrei Laguntzeko Bulegoa
- Zabalganeko Herritarrei Laguntzeko Bulegoa
- San Martineko eraikineko arreta-bulegoa - Beheko solairua
- Gasteizko Udalari diru-laguntzak eta laguntza ekonomikoak eskatzeko orria
- Eskaera eta proiektua aurkezteko inprimakia
- Azpikontratatzeko baimena eskatzea (Alkatetzaren, Erakunde Harremanen eta Berdintasunaren Saila)
- Eskaria izenpetzen duenaren ordezkatze-ahalmenaren egiaztagiria, eta nortasun agiriaren fotokopia.
- Identifikazio fiskalerako txartelaren fotokopia.
- Proiektu bererako beste dirulaguntza deialdi batzuen eskaera edo ebazpena egiaztzen duen dokumentazioa, bai eta zenbatekoa ere, proiektu bera batera finantzatzea aurreikusten bada.
Dokumentazioa elkarte eskatzaileko edo elkarte esleipenduneko lehendakariak zigilatu eta sinatu behar du.
Deialdi honen ebazpena Udalaren iragarki-taula digitalean eta Arabako Lurralde Historikoaren Aldizkarian (ALHAO) argitaratuko da.
Informazio gehiago
Telefonoa: 945161616, luzapena 6514
Posta elektronikoa: juventudtl3@vitoria-gasteiz.org
Saila: Alkatetza, Erakunde Harremanak eta Berdintasuna
Zerbitzua: Gazteria
Isiltasunaren ondorioa: Negatiboa
Ebazteko epea: 6 hilabete
Tramiteari buruzko edozein zalantza argitzeko Herritarrei Laguntzeko Bulegoetara jo dezakezu. Bestela, 010 informazio telefonora (945 16 11 00) deitu.
Datuen Babesaren Araudi Orokorra betetze aldera, Gasteizko Udalaren pribatutasun-politika kontsulta daiteke.