Gasteizko enpresek deskarbonizazio-jarduerak ezartzeko laguntzak. Diruz lagundu daitezkeen ekintzak lau ardatz nagusitan biltzen dira: energia-kontsumoa murriztea, karbono-aztarna kudeatzea eta murriztea, trantsizio energetikoa iturri fosilen ordez energia berriztagarriak erabiliz, eta SBNak ezartzea klima-aldaketara egokitzeko eta arintzeko ekarpen gisa. Laguntzak konkurrentzia sinplearen bidez emango dira.
Orrialdearen edukia ez dago indarrean.
Orrialdeari buruz
Gasteizko enpresek deskarbonizazio-jarduerak ezartzeko laguntzak
Gasteizko enpresek deskarbonizazio-jarduerak ezartzeko laguntzak.
Trámitea(k)
-
Itxita
-
Epemuga:
Jasotako dirulaguntzaren justifikazioa.
Diru-laguntza eskabideek ez badituzte oinarri hauetan xedatutako baldintzak betetzen, edo bertan galdatutako agiriak ez baldin bazaizkie gehitzen, eskatzaileei 10 eguneko epea emango zaie akats eta okerrak konpondu edo falta diren beharrezko agiriak ekar ditzaten. Halaber ohartaraziko zaie hala egin ezean eskaera bertan behera utzitakotzat joko dela.
2025eko urtarrillaren 1etik 2026ko uztailaren 31ra bitarteko aldiari (biak barne) dagozkion fakturak joko dira diruz lagundu daitezkeen gastutzat, deialdiaren kontzeptuei dagozkielarik.
Deialdi honen ebazpena Udalaren iragarki-taula digitalean eta Arabako Lurralde Historikoaren Aldizkarian (ALHAO) argitaratuko da.