Gasteizko enpresek deskarbonizazio-jarduerak ezartzeko laguntzak: Eskaera

Gasteizko enpresek deskarbonizazio-jarduerak ezartzeko laguntzak. Diruz lagundu daitezkeen ekintzak bost ardatz nagusitan biltzen dira: energia-kontsumoa murriztea, energia-kudeaketa, trantsizio energetikoa, SBNak ezartzea eta mugikortasun iraunkorra. Laguntzak konkurrentzia sinplearen bidez emango dira.

Deialdiaren oinarriak: ALHAO 57zk, 2026ko maiatzaren 20koa

 

Merkataritza-jarduera egiten duten enpresa txikiak (50 soldatapeko langile baino gutxiago, eta 10 milioi eurotik beherako negozio-bolumena edo balantze orokorra urtean).

  • Deialdeiaren 6. oinarrian zehaztutakoak

(e)tik (e)ra.

Diru-laguntza eskabideek ez badituzte oinarri hauetan xedatutako baldintzak betetzen, edo bertan galdatutako agiriak ez baldin bazaizkie gehitzen, eskatzaileei 10 eguneko epea emango zaie akats eta okerrak konpondu edo falta diren beharrezko agiriak ekar ditzaten. Halaber ohartaraziko zaie hala egin ezean eskaera bertan behera utzitakotzat joko dela.

2026ko urtarrillaren 1etik 2027ko otsailaren 27ra bitarteko aldiari (biak barne) dagozkion fakturak joko dira diruz lagundu daitezkeen gastutzat, deialdiaren kontzeptuei dagozkielarik.

Deialdi honen ebazpena Udalaren iragarki-taula digitalean eta Arabako Lurralde Historikoaren Aldizkarian (ALHAO) argitaratuko da.

Erlazionatutako tramiteak

Informazio gehiago

Saila: Ekonomia Sustapena, Enplegua, Merkataritza eta Turismoa

Zerbitzua: Enpresak

Ebazteko epea: 6 hilabete

Tramiteari buruzko edozein zalantza argitzeko Herritarrei Laguntzeko Bulegoetara jo dezakezu. Bestela, 010 informazio telefonora (945 16 11 00) deitu.

Datuen Babesaren Araudi Orokorra betetze aldera, Gasteizko Udalaren pribatutasun-politika kontsulta daiteke.