Artista, ikuskizunetako teknikari eta laguntzaileen kontrataziorako dirulaguntzen eskaera (II mota)
Orrialdearen edukia ez dago indarrean.
Gasteizen lan-kontratazioak egiteko laguntza ekonomikoak: Eskaera orokorra (I mota)
Gasteizen kontratazio sustatzera zuzendutako laguntza ekonomikoak, Lanbide - Euskal Enplegu Zerbitzuan enplegu-eskatzaile gisa izena emanda dauden langabeentzat eta bereziki, lan-merkatuan sartzeko zailtasun bereziak dituzten pertsonentzat.
Deialdiaren oinarriak: ALHAO, 140 zk. 2025eko abenduaren 10ekoa
Deialdiaren baldintzak betetzen dituzten enpresek edo entitateek jaso ahal izango dituzte programa honetako dirulaguntzak, edozein delarik ere beraien forma juridikoa, baldin eta diruz laguntzeko moduko jarduerak, zuzenean, Gasteizko udalerriko lantoki batean garatzen badituzte.
- Dirulaguntza jaso dezaketen kontratuak mugagabeak izango dira, lanaldi osokoak edo gutxienez % 50eko lanaldi partzialekoak, Gasteizko lantokiei lotuak eta 2024ko apirilaren 4tik 2025eko azaroaren 30era bitartean (hau barne).
- Diruz lagundu daitezkeen kontratuek enplegu-sorrera garbia eragin behar dute diruz lagunduko den kontratuaren xede den langilea lanean hasi aurreko 6 hiletan enpresak duen batezbesteko langile-kopuruari dagokionez.
- Dirulaguntzaren xede den kontratu mugagabea gutxienez 12 hilabetez mantetzea (enpresak betebehar hau zuritzeko hainbat dokumentazio aurkeztu beharko ditu).
Deialdiaren oinarrietan daude zehaztuta entitate onuradunen gainerako betebeharrak, kontratatu beharreko pertsonen ezaugarriak eta diruz lagundu daitezkeen ekintzak.
(e)tik (e)ra.
- I. eranskina: Diru-laguntza honen bidez egindako kontratazioaren ezaugarriak (kontratatutako pertsona bakoitzeko fitxa bana)
- III. eranskina: Dirulaguntzaren eskabidea eta zinpeko aitorpena
Deialdiaren oinarrietan kontsultatzea eskabidearekin batera aurkeztu beharreko dokumentazioa, jarduketaren dokumentazio espezifikoa eta dokumentazio osagarria.
Tramitea telematikoki egin daiteke, erregistro elektronikoan eskatutako dokumentazioa aurkeztuz:
-
Identifikatzeko moduak: Ziurtagiria.
Tramitea aurrez aurre egin daiteke jarraian aipatutako bulegoetan. Kontsultatu ordutegia, kokapena eta aldez aurretiko hitzorduaren baldintzak estekari jarraituz:
- Arriagako Herritarrei Laguntzeko Bulegoa
- Pilarreko Herritarrei Laguntzeko Bulegoa
- Hegoaldeko Herritarrei Laguntzeko Bulegoa
- Ibaiondoko Herritarrei Laguntzeko Bulegoa
- Iparraldeko Herritarrei Laguntzeko Bulegoa
- Lakuako Herritarrei laguntzeko bulegoa
- Salburuko Herritarrei Laguntzeko Bulegoa
- San Antonioko Herritarrei Laguntzeko Bulegoa
- Zabalganeko Herritarrei Laguntzeko Bulegoa
- San Martineko eraikineko arreta-bulegoa - Beheko solairua
- Aldabeko Herritarrei Laguntzeko Bulegoa
- Ariznabarreko Herritarrei Laguntzeko Bulegoa
Deialdi honen ebazpena Udalaren iragarki-taula digitalean eta Arabako Lurralde Historikoaren Aldizkarian (ALHAO) argitaratuko da.
Erlazionatutako tramiteak
Informazio gehiago
Posta elektronikoa: ayudascontratacion@vitoria-gasteiz.org
Saila: Ekonomia Sustapena, Enplegua, Merkataritza eta Turismoa
Zerbitzua: Prestakuntza, Enplegu Sustapena eta Ekonomia Soziala
Ebazteko epea: Aplikatzekoa den araudiaren arabera
Tramiteari buruzko edozein zalantza argitzeko Herritarrei Laguntzeko Bulegoetara jo dezakezu. Bestela, 010 informazio telefonora (945 16 11 00) deitu.
Datuen Babesaren Araudi Orokorra betetze aldera, Gasteizko Udalaren pribatutasun-politika kontsulta daiteke.