Eskaera orokorra (I mota)
Orrialdearen edukia ez dago indarrean.
Gasteizen lan-kontratazioak egiteko laguntza ekonomikoak: Artista, ikuskizunetako teknikari eta laguntzaileen kontrataziorako dirulaguntzen eskaera (II mota)
Gasteizen ikuskizun publikoetako artista, teknikari eta laguntzaileak kontratazioa sustatzera zuzendutako laguntza ekonomikoak.
Deialdiaren oinarriak: ALHAO, 146zk. 2024ko abenduaren 27koa.
Deialdiaren baldintzak betetzen dituzten enpresek edo entitateek jaso ahal izango dituzte programa honetako dirulaguntzak, edozein delarik ere beraien forma juridikoa, baldin eta diruz laguntzeko moduko jarduerak, zuzenean, Gasteizko udalerriko lantoki batean garatzen badituzte.
- Iraupen mugatuko kontratuak, ikuskizun publikoetako artista, teknikari eta laguntzaileei dagozkienak, Jendaurreko Ikuskizunen eta Jolas Jardueren Legea garatzeko erregelamendua onesten duen otsailaren 5eko 17/2019 Dekretuak I. eranskinean emandako definizioari jarraituz.
- Kontratu horiek gutxienez hiru (3) hilabeteko iraupena izan beharko dute, eta lanaldi osoa edo gutxienez ehuneko 50eko lanaldi partziala. Gasteizko lantokiei lotuak eta 2024ko apirilaren 03tik 2024ko azaroaren 30ra (hau barne) bitartean egindakoak.
- Diruz lagundu daitezkeen kontratuek enplegu-sorrera garbia eragin behar dute diruz lagunduko den kontratuaren xede den langilea lanean hasi aurreko 6 hiletan enpresak duen batezbesteko langile-kopuruari dagokionez.
(e)tik (e)ra.
Tramitea telematikoki egin daiteke, erregistro elektronikoan eskatutako dokumentazioa aurkeztuz:
Identifikatzeko moduak: Ziurtagiria.
Tramitea aurrez aurre egin daiteke jarraian aipatutako bulegoetan. Kontsultatu ordutegia, kokapena eta aldez aurretiko hitzorduaren baldintzak estekari jarraituz:
- Aldabeko Herritarrei Laguntzeko Bulegoa
- Ariznabarreko Herritarrei Laguntzeko Bulegoa
- Arriagako Herritarrei Laguntzeko Bulegoa
- Pilarreko Herritarrei Laguntzeko Bulegoa
- Hegoaldeko Herritarrei Laguntzeko Bulegoa
- Ibaiondoko Herritarrei Laguntzeko Bulegoa
- Iparraldeko Herritarrei Laguntzeko Bulegoa
- Judimendiko Herritarrei Laguntzeko Bulegoa
- Lakuako Herritarrei laguntzeko bulegoa
- Salburuko Herritarrei Laguntzeko Bulegoa
- San Antonioko Herritarrei Laguntzeko Bulegoa
- Zabalganeko Herritarrei Laguntzeko Bulegoa
- San Martineko eraikineko arreta-bulegoa - Beheko solairua
- II. Eranskina: Kontratazioaren ezaugarriak
- III. eranskina: Dirulaguntzaren eskabidea eta zinpeko aitorpena
Deialdiaren oinarrietan kontsultatzea eskabidearekin batera aurkeztu beharreko dokumentazioa, jarduketaren dokumentazio espezifikoa eta dokumentazio osagarria.
Deialdi honen ebazpena Udalaren iragarki-taula digitalean eta Arabako Lurralde Historikoaren Aldizkarian (ALHAO) argitaratuko da.
Erlazionatutako tramiteak
Informazio gehiago
Saila: Ekonomia Sustapena, Enplegua, Merkataritza eta Turismoa
Zerbitzua: Prestakuntza, Enplegu Sustapena eta Ekonomia Soziala
Ebazteko epea: Aplikatzekoa den araudiaren arabera
Tramiteari buruzko edozein zalantza argitzeko Herritarrei Laguntzeko Bulegoetara jo dezakezu. Bestela, 010 informazio telefonora (945 16 11 00) deitu.
Datuen Babesaren Araudi Orokorra betetze aldera, Gasteizko Udalaren pribatutasun-politika kontsulta daiteke.