eseu


Trakzio Mekanikodun Ibilgailuen gaineko Zerga - Hobariak eta salbuespenak: Familia ugarientzako hobaria

Familia ugariko kide diren pertsonen ibilgailuei tratamendu fiskal hobea ematea da hobariaren xedea. 

Familia bakoitzeko ibilgailu bakarrak jaso ahal izango du hobaria. Hobaria % 20ekoa, % 15ekoa edo % 10ekoa izango da. Beste %10eko hobaria egingo zaio, zero emisioko edo EKO etiketako ibilgailua izanez gero. (4.5. artikulua).

  • Gutxienez 5 lagunentzako lekua eduki behar dute ibilgailuek, eta autoak izan.
  • Estandarizatutako errenta-mailak betetzea (Errenta kalkulatzeko adibidea) .

Hobariak eta salbuespenak lortzeko baldintzak urtarrilaren 1ean bete beharko dira.

(e)tik (e)ra.

Tramitea telematikoki egin daiteke, erregistro elektronikoan eskatutako dokumentazioa aurkeztuz:

Erregistro elektronikoa

  • Identifikatzeko moduak: Ziurtagiria.


Telefono bidez tramitea egiteko, deitu ondoko(eta)ra: 010 (945 16 11 00)


Posta elektroniko bidez tramitea egiteko, idatzi ondoko helbidera: hacienda@vitoria-gasteiz.org


  • Familia ugariaren agiriaren kopia.
  • Azkeneko errenta aitorpena, Araban eginez gero ez da beharrezkoa.

Tasa Ordenantza Fiskalen 2 epigrafean jasota dago.

Hobariak eta salbuespenak baliatzeko betebeharrak urtarrilaren 1ean bete behar dira.

Informazio gehiago

Saila: Ogasuna

Zerbitzua: Zerga Kudeaketa

Isiltasunaren ondorioa: Ez du

Ebazteko epea: Aplikatzekoa den araudiaren arabera

Tramiteari buruzko edozein zalantza argitzeko Herritarrei Laguntzeko Bulegoetara jo dezakezu. Bestela, 010 informazio telefonora (945 16 11 00) deitu.

Datuen Babesaren Araudi Orokorra betetze aldera, Gasteizko Udalaren pribatutasun-politika kontsulta daiteke.

Vitoria-Gasteizko Udalaren Logoa

Espainia plaza 1, 01001 Vitoria-Gasteiz

010 (+34 945 16 11 00)

informacion@vitoria-gasteiz.org

© Ayuntamiento de Vitoria-Gasteiz / Vitoria-Gasteizko Udala.