eseu


Errolda-ziurtagiria eskatzea

Errolda ziurtagiriak balio du erroldatzea modu frogagarrian egiaztatzeko.

Errolda-ziurtagiria ematea ez da berehalako izapidea; 3-5 egun behar dira dokumentua egiteko.

Oharra: Euskal Autonomia Erkidogoko administrazioekin izapideak egiteko (Jaurlaritzan, Aldundian, Lanbiden eta abar), ez duzu agiririk aurkeztu behar, dagoeneko badutelako errolda-informazioa eskuratzeko aukera.

Hala ere, agiri bat aurkeztu nahi izanez gero, nahikoa da errolda agiria.

Zertarako balio du errolda ziurtagiriak

  • Enbaxada eta kontsulatuetarako edo atzerriko erakundeetarako izapideak, adopzioa...
  • 2001eko maiatzaren 1a baino lehenago hildako pertsonen oinordetza tramiteak. Horren ondorengo data bada nahikoa izango da orri historikoa.
  • 1996a baino lehenagoko errolda-informazioaren eskaerak.

Beste egoera batzuetarako, errolda agiria eskatu dezakezu.

Uneren batean Gasteizko udalerrian erroldatuta egotea.

Identifikazio-agiria aurkeztea.

Beste pertsona baten ziurtagiria eskatuz gero, beharrezkoa da:

  • Datu pertsonalen titularraren baimena
  • Datu pertsonalen titularraren identifikazio-agiria
  • Eskatzailearen identifikazio-agiria

Urte osoan irekita.

  • Adin nagusikoak: nortasun agiri originala, NANa, Egoitza-baimena, Atzerritarra Identifikatzeko Txartela (AIT), Pasaportea.
  • Adingabekoak: famili liburua / jaiotza-ziurtagiri literala.

Informazio gehiago

Saila: Administrazioa Modernizatzea

Zerbitzua: Administrazioa Modernizatzeko sailaren Zuzendaritza Nagusia

Tramiteari buruzko edozein zalantza argitzeko Herritarrei Laguntzeko Bulegoetara jo dezakezu. Bestela, 010 informazio telefonora (945 16 11 00) deitu.

Datuen Babesaren Araudi Orokorra betetze aldera, Gasteizko Udalaren pribatutasun-politika kontsulta daiteke.

Vitoria-Gasteizko Udalaren Logoa

Espainia plaza 1, 01001 Vitoria-Gasteiz

010 (+34 945 16 11 00)

informacion@vitoria-gasteiz.org

© Ayuntamiento de Vitoria-Gasteiz / Vitoria-Gasteizko Udala.