eseu


Errolda agiria lortzea

Vitoria-Gasteizko udalerrian erroldaturiko pertsonen bizilekua edo bizikidetasuna egiaztatzea. 

Gasteizko udalerrian erroldaturik egotea.

Urte osoan irekita.

  • Adin nagusikoak: nortasun agiri originala, NANa, Egoitza-baimena, Atzerritarra Identifikatzeko Txartela (AIT), Pasaportea.
  • Adingabekoak: famili liburua.

Esate baterako, ondoko tramite hauetarako eskatzen da Errolda agiria: NAN, ezkontzeko, sustraitzeagatik bizileku-baimena, eskolako matrikula, bekak, osasun txartela...

  • Banakako agiria: adierazten du pertsona non dagoen erroldatuta, eta data zehatz batean bizilekua non den.
  • Bizikidetza agiria: egun etxebizitza batean erroldatuta dauden pertsona guztien errolda-egoera erakusten duen dokumentua. Erroldatutako pertsona guztien datuak agertzen dira agirian.
  • Agiri historikoa: adierazten du pertsona non egon den erroldatuta 1996ko maiatzaren 1etik data zehatz batera arte.
  • Etxebizitza agiria: adierazten du zer pertsona dauden edo egon diren erroldatuta etxebizitza batean epe jakin batean.
  • 1996ko maiatzaren 1a baino datu zaharragoak behar izanez gero, edo erroldatzearekin lotutako beste datu mota batzuk egiaztatzeko, errolda-ziurtagiri bat eskatu behar da.

Interesa dakizuke

Herritarrei Laguntzeko Bulegoaetan. Agiri historikoa, Banakakoa, Bizikidetzakoa eta Etxebizitzakoa lortu ahal izango dituzu.  Auto-tramitazio Bulegoetan, (etxebizitza-agiria izan ezik).

Honako bideoan agiria nola lortu azaltzen da.

Informazio gehiago

Saila: Administrazioa Modernizatzea

Zerbitzua: Administrazioa Modernizatzeko sailaren Zuzendaritza Nagusia

Tramiteari buruzko edozein zalantza argitzeko Herritarrei Laguntzeko Bulegoetara jo dezakezu. Bestela, 010 informazio telefonora (945 16 11 00) deitu.

Datuen Babesaren Araudi Orokorra betetze aldera, Gasteizko Udalaren pribatutasun-politika kontsulta daiteke.

Vitoria-Gasteizko Udalaren Logoa

Espainia plaza 1, 01001 Vitoria-Gasteiz

010 (+34 945 16 11 00)

informacion@vitoria-gasteiz.org

© Ayuntamiento de Vitoria-Gasteiz / Vitoria-Gasteizko Udala.