Enpresa-ideia bat garatzeko eta enpresa-proiektua abian jartzeko laguntzaren eskabidea

Lanbiderekin elkarlanean eta ekintzailetzako tokiko proiektuen esparruan, laguntza hau ekintzaileei zuzenduta dago negozio-ideia bat aztertzeko eta garatzeko, edozein jarduera-adarretan, eta enpresa-proiektua abian jartzea bultzatzeko.

Deialdiaren oinarriak: EHAA 173 zk. 2025eko irailaren 12a. 

Negozio-ideia bat duten ekintzaileak, beren bideragarritasuna aztertzeko eta enpresa-plana egiteko konpromisoa soilik hartzen dutenak, edo dagoeneko enpresa-bideragarritasuneko plan bat dutenak eta enpresa abian jartzean esklusiban aritzeko konpromisoa hartzen dutenak.

Sustatzaileak arduraldi esklusiboaren betekizuna betetzen duela ulertuko da, baldintza hauek betetzen baditu: diruz lagundutako aldi guztian lanaldi osoan 27 egun baino gehiago lan ez egitea edo lanaldiaren % 30 baino gehiago lan ez egitea. 

Eskabidea aurkeztean, laguntza-prozesua hastean eta diruz lagundutako aldian (hiru hilabete) bete beharreko baldintzak:

  • Eskaera egin den egunean18 urte beteta izatea.
  • Langabea izatea eta dagokion zerbitzu publikoan enplegu-eskatzaile gisa izena emanda egotea. Ondorio horietarako, langabetzat hartuko da gehienez % 30eko lanaldi duen lanaldi partzialeko kontratu batekin lan egiten ari dena, bai eta eszedentzia-egoeran daudenak.
  • Aurreko urtean Ekonomia Jardueren gaineko Zergan (IAE) eta Langile Autonomoen Araubide Berezian alta emanda ez egotea.
  • Ideia bat izatea edozein jarduera-adarretan enpresa- edo negozio berri bat ezartzeko enpresa-bideragarritasunaren plan bat izatea, dagokion erakunde laguntzaileak laguntza-fasean baliozkotuko duena.
  • Vitoria-Gasteizko Udalaren Ekonomia Sustapena, Enplegua, Merkataritza eta Turismoaren Saileko aholkularitza eta ekintzailetzari laguntzeko emateko prozesu batean sartuta egotea.
  • Enpresa-jarduerak EAEn izan beharko du egoitza soziala eta fiskala, baita lantokia ere.
  • Aurreko deialdietan Lanbidek kudeatutako ekintzaileei laguntzeko deialdietan jasotako enpresa-ideia bat garatzeko edo enpresa-jarduera berriak abian jartzeko laguntzen onuradun ez izatea.
  • Helburu bererako beste laguntzarik ez jasotzea.
  • Diruz lagundutako aldiaren lehen hilabetean Jarduera Ekonomikoen gaineko Zergan alta ez ematea. 
  • Laguntzaren zenbateko osoa lortzeko, Jarduera Ekonomikoen gaineko Zergan alta ematea, diruz lagundutako negozioa abian jartzeko tutorizazio- eta laguntza-prozesua amaitu eta gehienez ere 3 hilabeteko epean. Alta horren titularrak edozein forma juridiko hartu ahal izango du, baldin eta sustatzaileak egiaztatzen badu, hala badagokio, sozietate-harremana duela harekin, eta sozietatearen xedeak bat egiten badu tutoretzapeko proiektuarekin. 

 

(e)tik (e)ra.

  • Lanbideren eskabide-orria
  • Identifikazio-agiriaren fotokopia.
  • Dagokion zerbitzu publikoan enplegu-eskaera egiaztetzea.
  • Lan-bizitzari buruzko txosten eguneratua.
  • Eskatzailearen curriculum xehea.
  • Gutxienez honako hauek jasoko dituen azalpen-memoria: talde sustatzailea, ideiaren deskribapena eta haren indarguneen eta ahulguneen balorazioa, negozio-aukera, alderdi berritzaileak eta behar diren baliabide ekonomikoen hasierako zenbatespena (gehienez 5 orri) edo enpresa edo negozio berri bat ezartzeko enpresa-bideragarritasunaren plana, gutxienez honako hauek jasoko dituena: talde sustatzailea, produktuaren edo zerbitzuaren deskribapena, alderdi berritzaileak, merkataritzaren analisia, negozio-aukera, AMIA analisia, merkataritza-plana, antolaketa-plana eta azterketa ekonomiko-finantzarioa.
  • Lan-plana, hilabetez hilabete proiektuaren bideragarritasuna aztertzeko eta negozio-plana edo enpresa abian jartzeko aurreikusitako ekintzak zehazten dituena, jarduera hasteko aurreikusitako data barne.

Irizpide eta puntuazio hauek hartuko dira aintzat eskabideak balioesteko:

Enpresa-ideia bat garatzeko memorien kasuan:

  • Eskatzailearen gaitasunak, prestakuntza, esperientzia eta ibilbide profesionala: 30 puntu, gehienez.
  • Ideiaren bideragarritasun maila eta potentzialtasuna: gehienez 30 puntu gehienez.
  • Lan-planaren zehaztasun-maila, koherentzia eta edukiak: 10 puntu, gehienez.
  • Ideiaren berrikuntza-maila edo interes-maila, sustapen ekonomikoari dagokionez: 30 puntu, gehienez.

Enpresa abian jartzeko bideragarritasun-proiektuen kasuan:

  • Jardueraren nahiz enpresa kudeaketaren inguruko prestakuntza teknikoa: 15 puntu gehienez.
  • Jarduerarekin lotutako lan esperientzia: 15 puntu gehienez.
  • Bideragarritasun planaren zehaztasuna, argitasuna eta kalitatea: 15 puntu gehienez.
  • Proiektuaren bideragarritasun teknikoa eta ekonomikoa: 15 puntu gehienez.
  • Lan-planaren zehaztasuna, koherentzia eta edukiak: 10 puntu gehienez.
  • Ideiaren berrikuntza, hastapenetan diren jarduerak izatea, edo interes maila sustapen ekonomikoari dagokionez: 30 puntu gehienez.

Informazio gehiago

Saila: Ekonomia Sustapena, Enplegua, Merkataritza eta Turismoa

Zerbitzua: Enpresak

Ebazteko epea: Aplikatzekoa den araudiaren arabera

Tramiteari buruzko edozein zalantza argitzeko Herritarrei Laguntzeko Bulegoetara jo dezakezu. Bestela, 010 informazio telefonora (945 16 11 00) deitu.

Datuen Babesaren Araudi Orokorra betetze aldera, Gasteizko Udalaren pribatutasun-politika kontsulta daiteke.