Enpresak sortzeko eta sendotzeko laguntza ekonomikoak: Eskaera

Vitoria-Gasteizko udalerrian enpresak sortu eta finkatu daitezela sustatzera bideratutako laguntzak eskatzea, elkarren arteko lehia baliatuz. Itzuli beharrik gabeko diru-laguntzak izango dira laguntza ekonomiko horiek.

Deialdiaren oinarriak: ALHAO 54zk., 2026ko maiatzaren 13koa

Enpresa pribatuak (50 soldatapeko langile baino gutxiago, eta 10 milioi eurotik beherako negozio-bolumena edo balantze orokorra, urtean), merkataritza-jarduera bat egiten dutenak eta deialdiaren betekizunak betetzen dituztenak.

Deialdiaren 6. oinarrian zehaztutakoak.

(e)tik (e)ra.

  • Diru-laguntza eskabideek ez badituzte oinarri hauetan xedatutako baldintzak betetzen, edo bertan galdatutako agiriak ez baldin bazaizkie gehitzen, eskatzaileei 10 eguneko epea emango zaie akats eta okerrak konpondu edo falta diren beharrezko agiriak ekar ditzaten. Halaber ohartaraziko zaie hala egin ezean eskaera bertan behera utzitakotzat joko dela.
  • 2025eko ekainaren 1etik 2026ko ekainaren 30ra bitarteko aldiari (biak barne) dagozkion fakturak joko dira diruz lagundu daitezkeen gastutzat, deialdiaren kontzeptuei dagozkielarik.
  • Fakturak ordaindu izanaren egiaztagiriak aurkezteko azken eguna 2026ko uztailaren 31 izango da.

Diru-laguntzaren gai izan daitezkeen ekintzak eta gastuak

  • Deialdiaren 3. oinarrian zehaztutakoak.
  • Aurkezten diren proiektuek gutxienez diruz lagun daitekeen 5.000 euroko inbertsioa izan beharko dute.
  • Diru-laguntzaren zenbatekoa gastuen % 50 izango da gehienez, eta 10.000 euro eman ahalko dira enpresa onuradun bakoitzeko eta urteko.

Erlazionatutako tramiteak

Informazio gehiago

Saila: Ekonomia Sustapena, Enplegua, Merkataritza eta Turismoa

Zerbitzua: Enpresak

Ebazteko epea: Aplikatzekoa den araudiaren arabera

Tramiteari buruzko edozein zalantza argitzeko Herritarrei Laguntzeko Bulegoetara jo dezakezu. Bestela, 010 informazio telefonora (945 16 11 00) deitu.

Datuen Babesaren Araudi Orokorra betetze aldera, Gasteizko Udalaren pribatutasun-politika kontsulta daiteke.