Udal biztanleen erroldan jakinaraztea Gasteiz barruan norberaren jabetzapekoa den etxebizitza batera etxez aldatu dela.
Orrialdearen edukia ez dago indarrean.
Orrialdeari buruz
Gasteiz barruan bizilekuz aldatzea erroldaren ondorioetarako
Trámitea(k)
-
Urte osoan irekita
-
Urte osoan irekita
Udal biztanleen erroldan jakinaraztea Gasteiz barruan alokatutako etxebizitza batera etxez aldatu dela.
-
Urte osoan irekita
Udal biztanleen erroldan jakinaraztea Gasteiz barruan alokatutako gela batera etxez aldatu dela.
-
Urte osoan irekita
Udal biztanleen erroldan jakinaraztea Gasteiz barruan azpierrentan hartutako gela edo etxebizitza batera etxez aldatu dela.
-
Urte osoan irekita
Udal biztanleen erroldan jakinaraztea Gasteiz barruan zero kostuan lagatako etxebizitza batera etxez aldatu dela.
-
Urte osoan irekita
Udal biztanleen erroldan jakinaraztea Gasteiz barruan gonbidapen bidez etxez aldatu dela, etxebizitzan bizi den eta erroldatuta dagoen eta erabiltzeko eskubidea duen pertsona baten baimen edo gonbidapen bidez (jabetza, etxebizitza osoaren errentamendu-kontratua edo etxebizitza osoaren azpierrentamendu-kontratua).
-
Urte osoan irekita
Erroldan helbide aldaketaren eskaera egin eta hiru hilabeteko epean Udalak jakinarazten ez badu eskaera baiesten edo ezesten duen ebazpena, isiltasun positiboa izango du eta pertsona erroldatuta geratuko da ondorio guztietarako.
- 1690/1986 Errege dekretua, uztailaren 11koa, Toki Erakundeen Biztanleriari eta Lurralde Mugaketari buruzko Erregelamendua onartzen duen errege dekretua
- 39/2015 Legea, urriaren 1ekoa, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearena
- Ebazpena, 2020ko apirilaren 29koa, Idazkariordetzarena, zeinaren bidez argitaratzen baita Estatistikako Institutu Nazionalaren Lehendakaritzaren eta Autonomia Erkidegoekiko eta Toki Entitateekiko Lankidetzarako Zuzendaritza Nagusiaren 2020ko otsailaren 17ko Ebazpena, udalei udal-errolda kudeatzeko jarraibide teknikoak emateko ebazpena
- 7/1985 Legea, 7/1985 Legea, apirilaren 2koa, Toki Jaurbidearen Oinarriak arautzen dituena
Herritarrei Laguntzeko Bulegoetan ordezkaritza bidez egin daitezke helbide-aldaketak, betiere ordezkaria etxebizitza-aldaketan sartuta badago. Ordezkariak honako hauek aurkeztu beharko ditu:
- Baimen-inprimakia.
- Ordezkariaren indarreko identifikazio-agiri originala.
- Ordezkatutako pertsonen indarreko identifikazio-agiriaren fotokopia.