Jabetzapeko etxebizitza batean erroldatzeko eskaera
Orrialdearen edukia ez dago indarrean.
Gasteiz barruan bizilekuz aldatzea erroldaren ondorioetarako: Zero kostuan lagatako etxebizitza batean erroldatzeko eskaera
Udal biztanleen erroldan jakinaraztea Gasteiz barruan zero kostuan lagatako etxebizitza batera etxez aldatu dela.
Errolda-aldaketa eskatzen duten pertsona guztien nortasuna egiaztatzea.
Gasteizen erroldatuta egotea. Bestela, erroldan alta ematea da egin beharreko izapidea.
Urte osoan irekita.
Tramitea aurrez aurre egin daiteke jarraian aipatutako bulegoetan. Kontsultatu ordutegia, kokapena eta aldez aurretiko hitzorduaren baldintzak estekari jarraituz:
- Aldabeko Herritarrei Laguntzeko Bulegoa
- Ariznabarreko Herritarrei Laguntzeko Bulegoa
- Arriagako Herritarrei Laguntzeko Bulegoa
- Pilarreko Herritarrei Laguntzeko Bulegoa
- Hegoaldeko Herritarrei Laguntzeko Bulegoa
- Ibaiondoko Herritarrei Laguntzeko Bulegoa
- Iparraldeko Herritarrei Laguntzeko Bulegoa
- Judimendiko Herritarrei Laguntzeko Bulegoa
- Lakuako Herritarrei laguntzeko bulegoa
- Salburuko Herritarrei Laguntzeko Bulegoa
- San Antonioko Herritarrei Laguntzeko Bulegoa
- Zabalganeko Herritarrei Laguntzeko Bulegoa
- San Martineko eraikineko arreta-bulegoa - Beheko solairua
- Errolda Bulegoa - San Martineko eraikina. Lehen solairua
- Etxebizitza lagatzeko erantzukizunpeko adierazpena (zero kostuko kontratua), eta sinatu zenetik urtebete baino gehiago igaro ez izana.
- Etxebizitzaren lagapenaren edo zero kostuko kontratuaren hasiera-datatik urtebete baino gehiago igaro bada, lagapen edo kontratu berri bat aurkeztu beharko da.
- Ordezkari batek sinatutako kontratuen kasuan, ordezkaritza zuzenbidean baliozko den edozein bide erabiliz egiaztatu beharko da: notario-ahalordea, notario-sinadura duen agiri pribatua edo interesduna bera bertaratuta egindako deklarazioa
Identifikazio-dokumentuak
18 urtetik gorako pertsonak: indarrean dagoen jatorrizko identifikazio-agiria (NAN, pasaportea, NAN komunitarioa edo egoitza-baimena).
Espainian jaiotako 14 urtetik gorako adingabeak: indarrean dagoen jatorrizko identifikazio-agiria (NAN, pasaportea, NAN komunitarioa edo egoitza-baimena).
Espainian jaiotako 14 urtetik beherako pertsonak: jaiotza-ziurtagiria.
Bakarrik dauden adingabe atzerritarrak: Inoren kargura ez dauden adingabe atzerritarren izena emateko fitxa edo indarrean dagoen jatorrizko identifikazio-agiria (pasaportea, NAN komunitarioa edo egoitza-baimena).
Gurasoekin batera dauden adingabe atzerritarrak: jaiotza-ziurtagiria eta indarrean dagoen jatorrizko identifikazio-agiria (pasaportea, NAN komunitarioa edo egoitza-baimena).
Adingabeak erroldatzen diren kasuetarako dokumentazio gehigarria
Kode Zibilaren 154. artikuluan egindako lege-aldaketaren ondorioz, adingabeen egoitza guraso-ahalaren arabera zehaztuko da, eta ez zaintza eta jagoletzaren arabera. Beraz, aurkeztu beharreko dokumentazioa aldatu egiten da kasu hauen arabera:
Epai judizialik gabe banandutako gurasoak edo Zaintza eta jagoletza esklusiboa gurasoetako baten alde zehazten duen epai judiziala duten gurasoak: adingabea bere etxean erroldatuta duen gurasoak beste gurasoaren baimena aurkeztu beharko du. Baimen hori lortu ezin badu, epaitegian eskaera bat egin beharko du, adingabearen helbidea zehazteko eta eskaera horrekin Erroldako Unitate Teknikora joateko (aurretiaz hitzordua eskatuta).
Zaintza eta jagoletza partekatua zehazten duen epai judiziala duten gurasoak: adingabea bere etxean erroldatuta duen gurasoak beste gurasoaren baimena aurkeztu beharko du, edo, bestela, adingabearen helbidea zehazten duen epai judiziala aurkeztu beharko du, eta epai hori emandako azkena dela dioen erantzukizunpeko adierazpena sinatu beharko du. Erantzukizunpeko adierazpen dokumentua Herritarrei Laguntzeko Bulegoan bertan eskatu daiteke.
Guraso-ahal esklusiboa gurasoetako baten alde zehazten duen epai judiziala duten gurasoak: adingabea bere etxean erroldatuta duen gurasoak epai judiziala aurkeztu beharko du eta epai hori emandako azkena dela dioen erantzukizunpeko adierazpena sinatu beharko du. Erantzukizunpeko adierazpen dokumentua Herritarrei Laguntzeko Bulegoan bertan eskatu daiteke.
Emantzipatu gabeko adingabeak legezko tutoreak ez diren beste pertsona batzuekin erroldatzeko, bi gurasoen baimenak izan beharko da, eta Erroldako Unitate Teknikoarekin hitzordua eskatu beharko da.
Oharra: legezko edo borondatezko ordezkaritzaren bidez egin ahal izango da erroldatzea, baldin eta udalerrian bizitzeko baldintza betetzen bada eta Errolda Unitatean hitzordua hartuz bakarrik (945 16 11 06).
- 1690/1986 Errege dekretua, uztailaren 11koa, Toki Erakundeen Biztanleriari eta Lurralde Mugaketari buruzko Erregelamendua onartzen duen errege dekretua
- 39/2015 Legea, urriaren 1ekoa, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearena
- Ebazpena, 2020ko apirilaren 29koa, Idazkariordetzarena, zeinaren bidez argitaratzen baita Estatistikako Institutu Nazionalaren Lehendakaritzaren eta Autonomia Erkidegoekiko eta Toki Entitateekiko Lankidetzarako Zuzendaritza Nagusiaren 2020ko otsailaren 17ko Ebazpena, udalei udal-errolda kudeatzeko jarraibide teknikoak emateko ebazpena
- 7/1985 Legea, 7/1985 Legea, apirilaren 2koa, Toki Jaurbidearen Oinarriak arautzen dituena
Herritarrei Laguntzeko Bulegoetan ordezkaritza bidez egin daitezke helbide-aldaketak, betiere ordezkaria etxebizitza-aldaketan sartuta badago. Ordezkariak honako hauek aurkeztu beharko ditu:
- Baimen-inprimakia.
- Ordezkariaren indarreko identifikazio-agiri originala.
- Ordezkatutako pertsonen indarreko identifikazio-agiriaren fotokopia.
Informazio gehiago
Saila: Administrazioa Modernizatzea
Zerbitzua: Administrazioa Modernizatzeko sailaren Zuzendaritza Nagusia
Isiltasunaren ondorioa: Positiboa
Ebazteko epea: 3 hilabete
Tramiteari buruzko edozein zalantza argitzeko Herritarrei Laguntzeko Bulegoetara jo dezakezu. Bestela, 010 informazio telefonora (945 16 11 00) deitu.
Datuen Babesaren Araudi Orokorra betetze aldera, Gasteizko Udalaren pribatutasun-politika kontsulta daiteke.