Armentiako Animalien Babeserako Zentroan dauden animaliak adoptatzea
Orrialdearen edukia ez dago indarrean.
Arriskutsuak izan daitezkeen Animalien Udal Erregistroan izena ematea
Arriskutsuak izan daitezkeen txakurrak Arriskutsuak izan daitezkeen Animalien Udal Erregistroan inskribatzea.
Arriskutsua izan daitekeen txakur baten jabea izatea eta Gasteizko udalerrian bizitzea.
Urte osoan irekita.
Tramitea telematikoki egin daiteke, erregistro elektronikoan eskatutako dokumentazioa aurkeztuz:
Identifikatzeko moduak: Ziurtagiria.
Tramitea aurrez aurre egin daiteke jarraian aipatutako bulegoetan. Kontsultatu ordutegia, kokapena eta aldez aurretiko hitzorduaren baldintzak estekari jarraituz:
- Aldabeko Herritarrei Laguntzeko Bulegoa
- Ariznabarreko Herritarrei Laguntzeko Bulegoa
- Arriagako Herritarrei Laguntzeko Bulegoa
- Pilarreko Herritarrei Laguntzeko Bulegoa
- Hegoaldeko Herritarrei Laguntzeko Bulegoa
- Ibaiondoko Herritarrei Laguntzeko Bulegoa
- Iparraldeko Herritarrei Laguntzeko Bulegoa
- Judimendiko Herritarrei Laguntzeko Bulegoa
- Lakuako Herritarrei laguntzeko bulegoa
- Salburuko Herritarrei Laguntzeko Bulegoa
- San Antonioko Herritarrei Laguntzeko Bulegoa
- Zabalganako Herritarrei Laguntzeko Bulegoa
- San Martineko Udal bulegoak
- Eskatzailearen NANa edo IFZa.
- Dagokion administrazioaren erabakia, arriskutsuak izan daitezkeen animaliak edukitzeko lizentzia indarrean dagoela egiaztatzen duen agiria.
- Erantzukizun zibilaren aseguru-poliza. Animaliak eragin lezakeen erantzukizunari aurre egiteko, animalia beste pertsona bati zaintzeko utzi bazaio ere; 120.000 eurotik gutxieneko estaldura izan beharko du. Aseguru-ziurtagiria.
- Poliza ordaindu izanaren egiaztagiria.
- Txakurraren osasun-txartela.
- Animaliaren osasun-egoera eta esterilizazioa egiaztatzen duen albaitariaren ziurtagiria, 12 hilabetetik gorako txakurren kasuan.
- EAEko Animaliak Identifikatzeko Erregistro Orokorraren (AIEO)ren erregistratzeko orria.
- 101/2004 Dekretua, ekainaren 1ekoa, Euskal Autonomia Erkidegoan txakurrak edukitzeari buruzko dekretua
- 287/2002 Errege dekretua, martxoaren 22ko, arriskutsuak izan daitezkeen animaliak edukitzeari buruzko araubide juridikoaren abenduaren 23ko 50/1999 Legea garatzen duen errege dekretua
- 39/2015 Legea, urriaren 1ekoa, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen legea
- Arriskutsuak izan daitezkeen txakurren arrazei eta ezaugarriei buruzko informazioa kontsultatu.
- Arriskutsua izan daitekeen txakur baten jabeak, 5 eguneko epean, Arriskutsuak izan daitezkeen animalien udal-erregistroari jakinarazi beharko dio txakurraren datuei buruzko edozein aldaketa, bereziki titularraren telefono-zenbakiari eta helbideari dagokienez. Baita txakurra hil delako edo Euskal Autonomia Erkidegotik kanpo behin betiko lekualdatu delako baja ematea ere. Galeraren edo lapurretaren ondoriozko desagerpena 48 orduko epean jakinarazi behar da.
- Jabe berriak jakinarazi beharko ditu titulartasun-aldaketak.
Informazio gehiago
Saila: Kirol, Osasun eta Garapenerako Lankidetza
Zerbitzua: Osasun Publikoa
Isiltasunaren ondorioa: Negatiboa
Ebazteko epea: 3 hilabete
Tramiteari buruzko edozein zalantza argitzeko Herritarrei Laguntzeko Bulegoetara jo dezakezu. Bestela, 010 informazio telefonora (945 16 11 00) deitu.
Datuen Babesaren Araudi Orokorra betetze aldera, Gasteizko Udalaren pribatutasun-politika kontsulta daiteke.