Armentiako Animalien Babeserako Zentroan dauden animaliak adoptatzea
Orrialdearen edukia ez dago indarrean.
Arriskutsuak izan daitezkeen animaliak edukitzeko lizentzia
Arriskutsuak izan daitezkeen animaliak Gasteizko udalerrian edukitzeko eta/edo paseatzeko lizentzia eskuratzea.
- Gasteizen erroldatuta egotea.
- Adinez nagusia izatea.
- Hilketa, lesio edo tortura delituengatik kondenatua ez izatea, edo askatasunaren nahiz osotasun moralaren, sexu-askatasunaren edo osasun-publikoaren kontrakoengatik, edo talde armatu edo narkotrafikatzaile batekin elkartzeagatik, eta ebazpen judiziala/ medio arriskutsu izan daitezkeen txakurrak edukitzeko eskubidea kendu ez izana.
- Arriskutsuak izan daitezkeen Animalien Araubide Juridikoari buruzko abenduaren 23ko 50/1999 Legearen 13. artikuluko 3. apartatuan aurreikusitako zehapen osagarriren bat jaso ez izana, zigor larri edo oso larriengatik.
- Arriskutsuak izan daitezkeen animaliak eduki ahal izateko ahalmen fisikoa eta gaitasun psikologikoa edukitzea.
Urte osoan irekita.
Tramitea aurrez aurre egin daiteke jarraian aipatutako bulegoetan. Kontsultatu ordutegia, kokapena eta aldez aurretiko hitzorduaren baldintzak estekari jarraituz:
- Aldabeko Herritarrei Laguntzeko Bulegoa
- Ariznabarreko Herritarrei Laguntzeko Bulegoa
- Arriagako Herritarrei Laguntzeko Bulegoa
- Pilarreko Herritarrei Laguntzeko Bulegoa
- Hegoaldeko Herritarrei Laguntzeko Bulegoa
- Ibaiondoko Herritarrei Laguntzeko Bulegoa
- Iparraldeko Herritarrei Laguntzeko Bulegoa
- Judimendiko Herritarrei Laguntzeko Bulegoa
- Lakuako Herritarrei laguntzeko bulegoa
- Salburuko Herritarrei Laguntzeko Bulegoa
- San Antonioko Herritarrei Laguntzeko Bulegoa
- Zabalganeko Herritarrei Laguntzeko Bulegoa
- San Martineko eraikineko arreta-bulegoa - Beheko solairua
- Eskatzailearen identifikazio agiriaren jatorrizkoa.
- Gaitasun fisikoaren zein psikologikoaren ziurtagiria, baimendutako osasun-azterketa-zentro batek lizentzia eskatu aurreko hamabi hilabeteen barruan emana.
Lizentzia eman izanaren jakinarazpena jaso ondoren, eskatzaileak argazki bat, duela gutxi egina, aurkeztu beharko du, NAN neurrikoa eta koloretan edo, nahi izanez gero, bulegoan bertan egingo da. Horretarako, hauetako bulego batera joan beharko da: Pilar, Ibaiondo, Iparralde, San Antonio eta San Martin
Tasa Ordenantza Fiskalen 6.13 epigrafean jasota dago.
- Ordenantza, Gasteizko udalerrian animaliak babesteari eta edukitzeari buruzko ordenantza.
- 50/1999 Legea, benduaren 23koa, Arriskutsuak izan daitezkeen Animalien Araubide Juridikoari buruzko Legea
- 287/2002 Errege dekretua, martxoaren 22ko, arriskutsuak izan daitezkeen animaliak edukitzeari buruzko araubide juridikoaren abenduaren 23ko 50/1999 Legea garatzen duen errege dekretua
- 101/2004 Dekretua, ekainaren 1ekoa, Euskal Autonomia Erkidegoan txakurrak edukitzeari buruzko dekretua
- 9/2022 Legea, ekainaren 30ekoa, Etxeko Animaliak Babesteari buruzkoa
- Ordenantza, Zerbitzu Publikoak Eskaini eta Jarduerak Burutzeagatiko Tasak Arautzen Dituen 6. Ordenantza
- 39/2015 Legea, urriaren 1ekoa, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearena
- Kontsultatu arriskutsuaj izan daitezkeen animalien jabeek eta halakoak paseatzen dituztenen betebeharrak: Maskota duten pertsonen jokabideei eta erantzukizunei buruzko ohiko galderak.
- Administrazio-lizentzia interesatuak eskatuta emango da, eta bost urte iraungo du. Iraupen bereko ondoz ondoko aldietarako berritu beharko da eta dokumentazio eguneratua berriro aurkeztu beharko da.
- Lizentzian agertzen den edozein datu-aldaketa titularrak jakinarazi beharko du 15 eguneko epean, aldaketa gertatzen den egunetik zenbatzen hasita.
- Animalia horiek lizentziarik gabe toki eta espazio publikoetan gidatzea falta oso larritzat hartuko da, aipatutako araudiaren arabera. 2.404,06 eurotik 15.025,30 eurora arteko isunarekin zigortu ahal izango da.
- Arriskutsuak izan daitezkeen txakurren arrazei eta ezaugarriei buruzko informazioa kontsultatu.
- Arriskutsuak izan daitezkeen animaliatzat hartzen ditugu ere fauna basatikoak izanik, eta etxeko edo konpainiarako animalia gisa hartu ditugularik, beren oldarkortasuna edonolakoa izanda ere, pertsonei edo beste animalia batzuei heriotza edo lesioak eragiteko gaitasuna dutenak, edo gauzetan kalteak eragin ditzaketenak.
Arriskutsuak izan daitezkeen txakurren sailkapenari buruzko informazioa kontsultatu.
Lizentziaz gain, hirugarrenei eragindako kalteengatiko erantzukizun zibileko aseguru bat eduki beharko duzu, gutxienez 120.000,00 euroko estaldura duena. Horrez gain, arriskutsuak izan daitezkeen animalien udal-erregistroan inskribatu beharko duzu animalia, eta, noski, maskota baten jabe gisa jokamolde eta erantzukizunak betetzea.
Informazio gehiago:
Bide publikoan daramazunean, parke eta lorategietako txakurren aisialdi libreko guneak barne, hedagarria ez den eta 2 metro baino gutxiagokoa den uhalarekin lotuta eraman beharko duzu, eta haren tamaina eta arrazarako egokia den muturrekoarekin. Gainera, esterilizatu egin behar da urtebete bete baino lehen. Eta, jakina, maskota bat izateak dakartzan gainerako jokabide eta erantzukizunak betetzea.
Informazio gehiago:
Horrelako animalirik leku edo espazio publikoetan kontrolatzen dituen pertsona administrazio-lizentziaren titularra izatea eskatzen du legeak. Horrenbestez, halako lizentziarik ez baduzu, eta Udaltzaingoak salaketa jarriko balu, zehapen-dosierra abiaraziko litzateke zure aurka.
Informazio gehiago
Saila: Kirol, Osasun eta Garapenerako Lankidetza
Zerbitzua: Osasun Publikoa
Isiltasunaren ondorioa: Negatiboa
Ebazteko epea: 3 hilabete
Tramiteari buruzko edozein zalantza argitzeko Herritarrei Laguntzeko Bulegoetara jo dezakezu. Bestela, 010 informazio telefonora (945 16 11 00) deitu.
Datuen Babesaren Araudi Orokorra betetze aldera, Gasteizko Udalaren pribatutasun-politika kontsulta daiteke.