Orrialdearen edukia ez dago indarrean.
Ziurtagiriak erabiltzeko egiaztapen teknikoak
Orrian sartzeko arazorik izanez gero, honako egiaztapen hauek egin behar dira zer gertatzen ari den jakiteko:
Heading Example
Ziurtagiria egiaztatu
Egiaztatu:
- Erabilitako ziurtagiri digitala onartutako ziurtagirien artean dagoela.
- Ekipoak ziurtagiria irakurtzeko behar den softwarea duela.
- Ziurtagiria indarrean dagoela.
Egiaztapenak egitea ziurtagiri bakoitzari dagozkion orrialdeetan.
Arazoa sinatzeko unean bada
- Egiaztatu ziurtagiri digital batekin konektatzen ari dela, eta ez TMCrekin. Egoitza Elektronikoan TMCrekin konektatu bada, ezin du eskaerarik egin, ezta osatu ere. Hauek dira onartutako ziurtagiriak.
- Izenpe Idazki Desktop softwarea instalatuta dagoela egiaztatzea, erabilitako ziurtagiria EZ bada B@kQ.
Txartel-irakurgailu bat erabiltzen ari bazara
- Egiaztatu behar bezala instalatuta dagoela.
- Txartela irakurgailuan behar bezala sartu dela egiaztatu.
- Egiaztapen horiek egin ondoren, berriro saiatu sartzen, nabigatzailea itxi eta berriro irekiz.
Egiaztapenak egin eta gero arazoekin jarraituz gero, jo dezakezu Herritarrei Laguntzeko Bulegoetara, [[telefono:010]] informazio telefonora (945 16 11 00), edota Herritarren postontzira.