Orrialdearen edukia ez dago indarrean.
Zaratak neurtzeko eskaria
Zarata-mailaren neurketa edo/eta zarata gogaikarrien jatorriaren identifikazioa.
Zarata jarraitua edo noizbehinkakoa izan daiteke. Zarata-motaren arabera, hura neurtzeko eskaera leku desberdinetan eta bide desberdinez egin behar da:
Zarata jarraitua bada:
- Egoitza elektronikoa (online, dokumentazio ataleko instantzia aurkeztuz)
- Herritarrei laguntzeko bulegoetan (aurrez-aurre)
- Ingurumen eta Espazio Publikoaren Sailean (aurrez-aurre)
- San Martineko arreta bulegoa (aurrez-aurre)
Zarata noizbehinkakoa bada:
- Udaltzaingoan (telefono bidez)
Eragina jasotzen duten pertsona fisiko edo juridikoak.
Urte osoan irekita.
Tramitea telematikoki egin daiteke, erregistro elektronikoan eskatutako dokumentazioa aurkeztuz:
Identifikatzeko moduak: Ziurtagiria.
Tramitea aurrez aurre egin daiteke jarraian aipatutako bulegoetan. Kontsultatu ordutegia eta kokapena estekari jarraituz:
- Iparraldeko Herritarrei Laguntzeko Bulegoa
- Judimendiko Herritarrei Laguntzeko Bulegoa
- Lakuako Herritarrei laguntzeko bulegoa
- Salburuko Herritarrei Laguntzeko Bulegoa
- San Antonioko Herritarrei Laguntzeko Bulegoa
- Zabalganako Herritarrei Laguntzeko Bulegoa
- San Martineko Udal bulegoak
- Aldabeko Herritarrei Laguntzeko Bulegoa
- Ariznabarreko Herritarrei Laguntzeko Bulegoa
- Arriagako Herritarrei Laguntzeko Bulegoa
- Pilarreko Herritarrei Laguntzeko Bulegoa
- Hegoaldeko Herritarrei Laguntzeko Bulegoa
- Ibaiondoko Herritarrei Laguntzeko Bulegoa
Telefono bidez tramitea egiteko, deitu ondoko(eta)ra: 092
20:00etatik hurrengo eguneko 08:00etara bitartean ezingo da lanik egin ez bide publikoan ez eraikinetan ere, baldin eta ezarritako soinu-mailak baino handiagoko zarata sortzen badituzte. Igande eta jaiegunetan lanok soilik 10:00etatik 18:00etara egin ahal izango dira.
Informazio gehiago
Saila: Segurtasuna
Zerbitzua: Udaltzaingoa
Tramiteari buruzko edozein zalantza argitzeko Herritarrei Laguntzeko Bulegoetara jo dezakezu. Bestela, 010 informazio telefonora (945 16 11 00) deitu.
Datuen Babesaren Araudi Orokorra betetze aldera, Gasteizko Udalaren pribatutasun-politika kontsulta daiteke.