eseu


Ur zikinen araztegian zisternak husteko baimen-eskaera

Etxeetako hondakin-urak jasotzen dituzten hobi septiko edo biltegietako hondakinak daramatzaten zisternak Krispiñako ur zikinen araztegian husteko baimena eskatzea.

Arabako lurralde historikoko udal, mankomunitate eta koadrilak, eta lurralde berean kokatuta dauden pertsona fisiko nahiz juridikoak.

Urte osoan irekita.

  • Hobi septiko edo biltegiaren kokalekua.
  • Hondakinen ezaugarriak, honako hauek zehaztuz; urteko bolumena eta zenbatean behin hustu behar diren.
  • Hondakinaren analisia, etxeko hondakinekin parekatu ezin diren kasuetan. Udal laborategiak, AMVISAko laborategiak edo horretarako gaituta dagoen beste edozein laborategik egin ahal izango du, kostuak eskatzailearen kontura izango dira.
  • Hobi septiko edo biltegian jasotako ur zikina sortu duten jarduera-motak, eta, izan badute, zein arazte tratamendu eman zaien.
  • Hobi septiko edo tratamendu-plantara isurtzen duen saneamendu-sarearen plano orokorra edo eskema.

Tasa Ordenantza Fiskalen 6.8 epigrafean jasota dago.

  • Etxeetako hondakin-urak baino jasotzen ez dituzten hobi septiko eta biltegietako hondakin oro onartu ahal izango dira.
  • Etxeetako ur zikinez gain industrietan sortutako bestelako hondakinik ere jasotzen duten hobi septiko edo biltegien kasuan, honako hauek baliatuko dira kutsatuta egon litezkeen etxeetakoez bestelako hondakinak onartzeko balioespen irizpidetzat: bai % 90etik gorako biodegradagarritasuna, bai zisternaren baitako kutsaduraren erabateko geldotasuna.
  • Ez dira onartuko, bere osaera dela eta, industria-hondakin soiltzat jotzen diren eta/edo ur zikinen araztegiko arazketa-prozesuak galaraz ditzaketen isurketak.
  • Hobi septikoetatik datozen isurketa guztietan, laginean dagoen nitrogeno guztiaren kontzentrazioa hartuko da kontuan karga kutsatzailea zenbatzeko.

Informazio gehiago

Saila: Hiri Eredua, Hirigintza, Etxebizitza, Garbiketa eta Ingurumena

Zerbitzua: Ingurumen Kudeaketa

Isiltasunaren ondorioa: Negatiboa

Ebazteko epea: 3 hilabete

Tramiteari buruzko edozein zalantza argitzeko Herritarrei Laguntzeko Bulegoetara jo dezakezu. Bestela, 010 informazio telefonora (945 16 11 00) deitu.

Datuen Babesaren Araudi Orokorra betetze aldera, Gasteizko Udalaren pribatutasun-politika kontsulta daiteke.

Vitoria-Gasteizko Udalaren Logoa

Espainia plaza 1, 01001 Vitoria-Gasteiz

010 (+34 945 16 11 00)

informacion@vitoria-gasteiz.org

© Ayuntamiento de Vitoria-Gasteiz / Vitoria-Gasteizko Udala.