Udaltzaingoaren eta Suhiltzaileen agirien kopiak eskatzea

Polizia-agirien kopiak lortzea: jarduera-txosten, istripu edo trafikoarekin loturiko beste batzuenak, Koordinazio Polizialeko Zentraleko (CECOP-092) fitxenak edo Udaltzaingoaren beste txosten batzuk. Baita Prebentzio eta Su Itzaltze eta Salbamendu Zerbitzuaren atestatuen kopiak ere. 

Pertsona fisiko edo juridikoak, Udaltzaingoaren edo Prebentzio, Su Itzaltze eta Salbamendu Zerbitzuaren jarduerekin zerikusia edo interes legitimoa dutenak.

Ohar garrantzitsua: Aseguru-erakundea, artekaritza edo abokatua kontratatu bada, baliteke dokumentu beraren kopia-eskaera aurkeztu izana. Izapideak tasa bat ordaintzea dakarrenez, abian den eskaerarik dagoen galdetzea gomendatzen da dagokion tasa aurrezteko.

  • Eskaera eredu espezifikoan egitea, betiere norberaren identitatea eta gaiarekin duen zerikusia egiaztatuta.
  • Tasa ordaintzea, hala badagokio.
  • Ez da egingo epaitegietara bidalitako agiriren kopiarik, prozedura judiziala amaitua dagoela egiaztatzen ez bada.
  • Eskabidean bertan harremanetan jartzeko bide eraginkorren bat adierazi behar da (posta elektronikoa, telefono finkoa, sakelako telefonoa,...).

Urte osoan irekita.

  • Norberaren identitatea egiaztatzea (NAN, AIZ, gidatzeko baimena, pasaportea edo antzekoa), baita norberak kopia eskatzen duen gertakari dokumentatuarekin duen harremana ere.
  • Ordezkari baten bidez jardunez gero, inplikatutako pertsonaren nortasun-agiriaren kopia eta berariazko baimena edo ahalordetzea aurkeztu beharko dira. Ezinbestekoa izango da, bai eskabidea aurkezteko, bai igorritako kopia jasotzeko.

Tasa Ordenantza Fiskalen 6.14 epigrafean jasota dago.

Salbuespena: 2025/07/26an, indarrean sartu da 5/2025 Legea, uztailaren 24koa, zeinaren bidez aldatzen baitira Ibilgailu Motordunen Zirkulazioko Erantzukizun Zibilari eta Aseguruari buruzko Legearen testu bategina -urriaren 29ko 8/2004 Legegintzako Errege Dekretuaren bidez onartua- eta 20/2015 Legea, uztailaren 14koa, aseguru- eta berraseguru-entitateen antolamendu, gainbegiraketa eta kaudimenarena. Aldaketaren arabera, "trafikoa zaintzeaz arduratzen diren Segurtasun Indar eta Kidegoek, kaltedunek, aseguru-entitateek edo horien ordezkariek eta Aseguruen Konpentsazio Partzuergoak hala eskatuz gero, atestatuaren edo txosten baliokidearen kopia emango dute doan; bertan, istripuaren inguruabarrei buruzko informazio guztia jasoko da, baita agintari judizial eskudunari bidali diotenean ere". Lege hori aplikatuta, atestatu-mota horiengatiko tasa kobratzeari utziko zaio.

Eskabideak gehienez hilabeteko epean ebatzi eta jakinaraziko dira, Udalean Sarrera-erregistroan egiten denetik zenbatzen hasita.

Eskatutako kopiak eskabidean adierazitako bidearen bidez bidaliko dira (ahal dela, modu telematikoan):

  • Telematikoki, kopiak "pdf" formatuan emango dira, eskaeran adierazitako posta elektronikora.
  • Aurrez aurre, kopiak Herritarrei Laguntzeko Bulegora bidaliko dira, jasotzeko adierazi den bulegoan eskuragarri egon dadin.

Jasotako kopiaren zuzenketa

Jasotako dokumentuan akatsen bat edo ez-egiteren bat antzemanez gero, honako eskabide orokor bat hau beteko da, eskaera nagusiaren erregistro-zenbakia aipatuz. Zuzenketa horrek kostu handiagoa duen dokumentu-mota bat sortzen badu, Ordenantza Fiskaletan jasotakoaren arabera ordainduko da.

Informazio gehiago

Ez da eskatutako informazioa emango, baldin eta horrek kolokan jartzen badu, hauetakoren bat: segurtasun publikoa, lege-hauste penal, administratibo edo araubidezkoen prebentzioa, ikerketa eta zigorra; aldeen berdintasuna prozesu judizialetan edo babes judiziala; zaintze, ikuskatze eta kontrolatze zeregin administratiboak; sekretu profesionala; konfidentzialtasun- edo sekretu-bermea erabakitze prozesuetan; ingurumenaren babesa; eta, oro har, abenduaren 9ko Gardentasunaren, informazio publikoaren eskuragarritasunaren eta gobernantza onaren 19/2013 Legean adierazitako gainontzeko mugak.

Saila: Segurtasuna

Zerbitzua: Udaltzaingoa

Isiltasunaren ondorioa: Ez du

Ebazteko epea: 1 hilabete

Tramiteari buruzko edozein zalantza argitzeko Herritarrei Laguntzeko Bulegoetara jo dezakezu. Bestela, 010 informazio telefonora (945 16 11 00) deitu.

Datuen Babesaren Araudi Orokorra betetze aldera, Gasteizko Udalaren pribatutasun-politika kontsulta daiteke.