eseu


Udalbatzaren osoko bilkuretan herritarren txandan parte hartzeko eskabideak

Osoko bilkuretako herri-txanda erabiliz helaraz diezaiokete udaleko parte hartze organoek - elkarguneak, auzoguneak eta Gizarte Kontseilua - eta erakundeek beren iritzia Udalari. Horri esker, zuzenean hitz egin dezakete hiriko arduradun politikoekin. 

Herritarren partaidetzarako udal-organoek eta dagozkien erregistro ofizialetan izena emana duten herritar erakundeek.

  • Herritarren partaidetzarako udal-organoek eta dagozkien erregistro ofizialetan izena emana duten herritar erakundeek Udalbatzaren batzordeen eta Udalbatzaren gai-zerrenden berri izateko eskubidea dute, eta azalpenak eman ahalko dituzte Udalbatzaren aurrean, interesdun gisa prozeduran esku hartu duten gai-zerrendako punturen baten inguruan
  • Lau hilean behin aparteko osoko bilkurak deitu ahalko dira, Udaleko parte hartze organoen eta Herritar Erakundeen dagozkien erregistroan izena emanda duten herritar erakundeen ekimenez haientzat interesgarriak diren gaiak aztertzeko, boto eskubidea duten herritarren ehuneko baten sinaduren abala badute.
  • Parte hartzea eskatzen den Udalbatzaren bilkuraren gai-zerrendaren inguruan udal taldeei entzuteko deitzen den Eledunen Batzarra egiten den eguneko 12:00ak baino lehenago

Urte osoan irekita.

Tramitea aurrez aurre egin daiteke jarraian aipatutako bulegoetan. Kontsultatu ordutegia, kokapena eta aldez aurretiko hitzorduaren baldintzak estekari jarraituz:


  • Eskatzailearen nortasun-agiriaren kopia.
  • Erakundea fundazio bat bada, eskatzaileak fundazio hori ordezkatzeko gaitasuna duela egiaztatu beharko da.
  • Bilkuran hitz egingo du(t)en pertson(ar)en nortasun-agiriaren kopia.

Vitoria-Gasteizko Udalak udal hedabideetan argitaratuko ditu, garaiz, udalbatzaren batzordeen eta udalbatzaren beraren bilkuren gai zerrendak. (Herritarren Parte-hartzearen Araudiaren 45. artikulua).

Ohiko zein aparteko osoko bilkura izan, Eledunen Batzarrak aztertuko ditu gaiak gai-zerrendan sartu aurretik, eta arrazoiak azalduz bazter utzi ahalko ditu baldin eta gaia aurreko bilkuraren batean dagoeneko aztertu dela eta ez dagoela berriro eztabaidatzeko osagai berririk uste badu. (Udalbatzaren Araudi Organikoaren 36 artikulua).

Informazio gehiago

Saila: Alkatetza, Erakunde Harremanak eta Berdintasuna

Zerbitzua: Udalbatzaren Idazkaritza Nagusia

Isiltasunaren ondorioa: Aplikatzekoa den araudiaren arabera

Ebazteko epea: 3 egun baliodun

Tramiteari buruzko edozein zalantza argitzeko Herritarrei Laguntzeko Bulegoetara jo dezakezu. Bestela, 010 informazio telefonora (945 16 11 00) deitu.

Datuen Babesaren Araudi Orokorra betetze aldera, Gasteizko Udalaren pribatutasun-politika kontsulta daiteke.

Vitoria-Gasteizko Udalaren Logoa

Espainia plaza 1, 01001 Vitoria-Gasteiz

010 (+34 945 16 11 00)

informacion@vitoria-gasteiz.org

© Ayuntamiento de Vitoria-Gasteiz / Vitoria-Gasteizko Udala.