eseu


Udalbatzaren batzordeetan herritarren txandan parte hartzeko eskabidea

Udalbatzaren batzordeetan parte hartzea, bilkuraren gai-zerrendan sartutako gaiekin edo eskatzaileari interesatzen zaion beste gairen batekin lotuta.

Dagozkien erregistro ofizialetan izena emandako elkarteak eta fundazioak.

Urte osoan irekita.

Bilkura baino 5 lanegun lehenago gutxienez.

Tramitea telematikoki egin daiteke, erregistro elektronikoan eskatutako dokumentazioa aurkeztuz:

Erregistro elektronikoa

  • Identifikatzeko moduak: Ziurtagiria.


  • Eskatzailearen nortasun-agiriaren kopia.
  • Bilkuran hitz egingo du(t)en pertson(ar)en nortasun-agiriaren kopia.

Vitoria-Gasteizko Udalak udal hedabideetan argitaratuko ditu, garaiz, udalbatzaren batzordeen eta udalbatzaren beraren bilkuren gai zerrendak. (Herritarren Parte-Hartzearen Araudiaren 45. artikulua).

Informazio gehiago

Saila: Alkatetza, Erakunde Harremanak eta Berdintasuna

Zerbitzua: Udalbatzaren Idazkaritza Nagusia

Isiltasunaren ondorioa: Ez du

Ebazteko epea: 5 egun baliodun

Tramiteari buruzko edozein zalantza argitzeko Herritarrei Laguntzeko Bulegoetara jo dezakezu. Bestela, 010 informazio telefonora (945 16 11 00) deitu.

Datuen Babesaren Araudi Orokorra betetze aldera, Gasteizko Udalaren pribatutasun-politika kontsulta daiteke.

Vitoria-Gasteizko Udalaren Logoa

Espainia plaza 1, 01001 Vitoria-Gasteiz

010 (+34 945 16 11 00)

informacion@vitoria-gasteiz.org

© Ayuntamiento de Vitoria-Gasteiz / Vitoria-Gasteizko Udala.