eseu


Udalaren ondarearen gaineko erantzukizunaren erreklamazio eskabidea

Udal zerbitzuen funtzionamenduaren ondorioz pertsona fisiko edo juridiko baten ondasun edo eskubideek kalterik hartzen badute, haiek kalte-ordaina jasotzeko eskubidea dute, ezinbesteko kasuetan izan ezik.

Eskaeraren epemuga urtebetekoa da, kalteak gertatzen direnetik kontatuta. Pertsonei kalte fisiko edo psikikoak eginez gero, sendatzen direnetik edo kalte horien ondorioak zehazten diren egunetik hasiko da kontatzen epea.

Urte osoan irekita.

  • Eskatzailearen NAN/IFZ.
  • Ordezkari bidez jardunez gero, ordezkariaren NANa edo agiri baliokide bat eta ordezkatze ahalmena egiaztatzeko agiria.
  • Gertaera egiaztatzen duten agiriak.
  • Kalte fisikorik izan bada, medikuaren senda-agiria aurkeztu beharko da, eta laneko baja eta alta agiriak, halakorik bada.
  • Kalteen balioespen ekonomikoa (lesioen balioespenaren jatorrizko faktura edo xehetasunak adierazten dituzten agiriak eta abar).

Kalteak zehatza izan behar du, egiaztagarria, diru aldetik balioztagarria, eta pertsona edo pertsona-talde batera mugatua. Hainbat kalterengatik ezin da kalte-ordainik jaso: kalteak partikularren utzikeria edo arduragabekeriak eraginak badira, hirugarrenek parte hartu badute, ordenamendu juridikoak justifikatzen baditu edo gizarte tolerantziaren mugen barruan badaude. Ezin da kalte-ordainik jaso kalteak gertatzen direnean une horretako zientziaz zein teknikaz baliatuz ezin baziren aurretiaz ikusi edo saihestu.

Ondarearen gaineko erantzukizunerako prozedurako araudiak xedatzen duenez, erreklamatzaileek kalteen balioztapen ekonomikoa aurkeztu beharra dute. Beraz, eskabidearekin batera aurkezterik ez bada, egoera hori adierazi egin beharko da, eta dosierrari amaiera eman baino lehen aurkeztu.


Udalaren zerbitzu publikoen funtzionamenduaren eta salatzen den kalte edo lesioaren arteko kausa-efektu erlazioa.


Behin erreklamazio-eskaera aurkeztuta, Ondare Erantzukizunaren Unitateak aztertu eta egiaztatuko ditu emandako datuak. Beharrezkoa izanez gero, akatsak zuzentzeko edo eskabidea hobetzeko eskatuko du, eta 10 eguneko epea emango dio.

Erreklamazioa onartu ondoren, espedientea irekiko da, eta horren instrukzioa hasiko da. Fase honetan, Ondare Erantzukizunaren Unitateak erabakiko du zer gertatu den jakiteko eta zehazteko egokitzat jotzen dituen ekintza guztiak egitea, eta interesdunek egokitzat jotzen dituzten alegazioak eta agiriak aurkeztu ahal izango dituzte.


Instrukzioa amaitutakoan, espedientea eskuratzeko aukera emango zaio interesdunari.


Dosierra zenbait modutan buka daiteke:

  • Ogasun Arloko zinegotzi ordezkariaren ebazpenaz. Entzunaldiaren izapidea egin ondoren (horretan interesdunari dosier osoa ikusteko eta alegazioak aurkezteko aukera ematen zaio), Ogasun Arloko zinegotzi ordezkariak ebazpena emango du, erreklamazioa onetsi edo ezesteko.
  • Adostasunez. Entzunaldiaren izapidearen aurretik, prozeduraren edozein unetan eta instruktoreak hala eskatuta, eskumena duen organoak prozedura itunaren bidez bukatzea adostu dezake eskatzailearekin, kalte-ordainerako akordio baten bidez.
  • Bertan behera utzi dela ebatziz. Udalak zerbait zuzendu edo hobetzeko eskatzen duenean interesdunak 10 eguneko epean erantzuten ez badu.
  • Iraungi dela ebatziz. Prozedura erreklamatzaileari egotz dakiokeen arrazoiren batengatik gelditzen bada, Udalak aldez aurretik ohartarazita.
  • Erreklamatzaileak borondatez uko egin edo bertan behera utzi duelako.


Hauek dira ezesteko arrazoi ohikoenak:

  • Kausalitate erlaziorik ez izatea.
  • Gertaeren eta kalteen arteko lotura nahiko frogatuta ez geratzea.
  • Erreklamatzailearen beraren edo besteren baten esku hartzeak kalteetan eragina izatea.
  • Kaltetzat jotzeko bete beharreko baldintzaren bat ez betetzea: benetan gertatua izatea, ekonomikoki balioztagarria, eta pertsona edo pertsona-talde batera mugatua.
  • Ezinbesteko arrazoia egotea.


Informazio gehiago

Saila: Ogasuna

Zerbitzua: Idazkaritza Teknikoa

Isiltasunaren ondorioa: Negatiboa

Ebazteko epea: 6 hilabete

Tramiteari buruzko edozein zalantza argitzeko Herritarrei Laguntzeko Bulegoetara jo dezakezu. Bestela, 010 informazio telefonora (945 16 11 00) deitu.

Datuen Babesaren Araudi Orokorra betetze aldera, Gasteizko Udalaren pribatutasun-politika kontsulta daiteke.

Vitoria-Gasteizko Udalaren Logoa

Espainia plaza 1, 01001 Vitoria-Gasteiz

010 (+34 945 16 11 00)

informacion@vitoria-gasteiz.org

© Ayuntamiento de Vitoria-Gasteiz / Vitoria-Gasteizko Udala.