eseu


Udalaren jabetzako ikastetxeak eta eskola ekipamenduak erabiltzeko baimena

Gasteizko Udalaren jabetzakoak diren eskola espazioak eta instalazioak erabiltzeko baimena eskatzea, ikastetxeen Urteko Planean sartzen ez diren jarduerak egiteko. Kirol instalazioak, ekitaldi aretoak, liburutegiak, ikasgelak edo antzekoak erabili ahalko dira, kultura, gizarte edo eta kirol helburuetarako.

  • Zalantzarik gabe gizarte helburua eduki beharko dute egin nahi diren jarduerek.
  • Irabazte xederik gabekoak izango dira jarduerak.

Urte osoan irekita.

Jarduera hasiera baino 20 egun natural lehenago gutxienez.

Tramitea aurrez-aurre egin daiteke jarraian aipatutako bulegoetan. Kontsultatu ordutegia eta kokapena esteka jarraituz:

  • Eskaera-orria ikastetxean eman behar da.
  • Eskatzailearen nortasun-agiriaren fotokopia.
  • Eskaera elkarte baten izenean aurkezten bada, ordezkaritza adierazten duen agiriaren kopia benetakoa.
  • Baimena ematen duen organoak egoki baderitzo, erantzukizun zibileko polizaren kopia.

  • Eskaera ikastetxean aurkeztu ondoren, ikastetxeko Zuzendaritzak gehienez ere hiru eguneko epean txostena egingo du eskatutako erabilera egokia den ala ez argitzeko, eta lurralde-ordezkaritzari igorriko dio. Lurralde-ordezkaritzak, halaber, txostena egingo du, eta espediente osoa Udalari helaraziko dio, gutxienez bost egun lehenago baimenaren gaineko behin betiko erabakia har dezan.
  • Areto hauek ezin izango dira erabili: Haur Hezkuntzako lehen ziklorako gelak, administrazio lanetarako edo irakasleentzako instalazioak, eskoletako sukaldeak edo ikastetxetik kanpoko pertsonek erabiltzeko ezegoki diren gainerakoak.
  • Baimenek gehienez ere irailaren 1etik hurrengo urteko abuztuaren 31ra arte iraungo dute, luzapenak barne. Hurrengo ikasturtean jarraitu nahi izanez gero berriro baimena eskatu beharko da.
  • Jarduera akademikoarentzat kaltegarri gertatzen dela egiaztatuz gero, baimena baliogabetu egin ahalko da, bai eta baimena emateko baldintzak betetzen ez badira, ikastetxeak berak instalazioak erabili behar baditu edo beste edozein arrazoi muntadunik bada.

Informazio gehiago

Saila: Kultura eta Hezkuntza

Zerbitzua: Hezkuntza

Tramiteari buruzko edozein zalantza argitzeko Herritarrei Laguntzeko Bulegoetara jo dezakezu. Bestela, 010 informazio telefonora (945 16 11 00) deitu.

Datuen Babesaren Araudi Orokorra betetze aldera, Gasteizko Udalaren pribatutasun-politika kontsulta daiteke.

Vitoria-Gasteizko Udalaren Logoa

Espainia plaza 1, 01001 Vitoria-Gasteiz

010 (+34 945 16 11 00)

informacion@vitoria-gasteiz.org

© Ayuntamiento de Vitoria-Gasteiz / Vitoria-Gasteizko Udala.