eseu


Udal erroldan baja: Eskaera

Izapide honen bidez, erroldatuta zeuden helbidean jada bizi ez diren pertsonei erroldan baja emateko eskaera egin daiteke. Etxebizitzan jada bizi ez diren pertsonen baja eskatzeko, beharrezkoa da etxebizitza erabiltzeko eskubidea izatea, dela jabea delako, dela alokairu-kontratua duelako. 

 

Gainerakoen kasuan, Udal Erroldako langileek ofizioz egiten dute baja interesatuak beste udalerri batean alta ematen duenean edo hil delako Erregistro Zibilean baja ematen zaionean.

Baja eskatzeko, beharrezkoa da baja emango zaion pertsona ez bizitzea eskaeran aipatutako etxebizitzan.

Urte osoan irekita.

Eskaera egiten duen pertsonaren NANa, pasaportea edo Atzerritarren Identifikazio Txartela (AIT) indarrean.

Erlazionatutako tramiteak

Informazio gehiago

Saila: Administrazioa Modernizatzea

Zerbitzua: Administrazioa Modernizatzeko sailaren Zuzendaritza Nagusia

Isiltasunaren ondorioa: Ez du

Ebazteko epea: 3 hilabete

Tramiteari buruzko edozein zalantza argitzeko Herritarrei Laguntzeko Bulegoetara jo dezakezu. Bestela, 010 informazio telefonora (945 16 11 00) deitu.

Datuen Babesaren Araudi Orokorra betetze aldera, Gasteizko Udalaren pribatutasun-politika kontsulta daiteke.

Vitoria-Gasteizko Udalaren Logoa

Espainia plaza 1, 01001 Vitoria-Gasteiz

010 (+34 945 16 11 00)

informacion@vitoria-gasteiz.org

© Ayuntamiento de Vitoria-Gasteiz / Vitoria-Gasteizko Udala.