eseu


Udal erroldako datu pertsonalak eguneratu edo aldatzea

Biztanleen Udal Erroldan jasotako datu pertsonaletakoren bat eguneratu edo aldatzea: izena, abizenak, nortasun agiria, herritartasuna, jaiolekua, jaioteguna, sexua edo ikasketak.

Gasteizko udalerrian erroldatuta egotea.

Datu pertsonalen aldaketa egiaztatzen duen dokumentu bat aurkeztea, salbu eta aldaketa ikasketei buruzkoa bada.

Urte osoan irekita.

Eguneratu edo aldatu nahi den datua egiaztatzen duen agiria: nortasun agiria, egoitza txartela, pasaportea, famili liburua edo beste.

 

Beste dokumentu batzuk

Datu pertsonalen aldaketak ordezkaritza bidez egin ahal izango dira, betiere aldaketaren beharra egiaztatzen duen jatorrizko dokumentazioa eta ordezkaritza-agiria aurkezten badira.

Informazio gehiago

Saila: Administrazioa Modernizatzea

Zerbitzua: Administrazioa Modernizatzeko sailaren Zuzendaritza Nagusia

Isiltasunaren ondorioa: Positiboa

Ebazteko epea: Ez du

Tramiteari buruzko edozein zalantza argitzeko Herritarrei Laguntzeko Bulegoetara jo dezakezu. Bestela, 010 informazio telefonora (945 16 11 00) deitu.

Datuen Babesaren Araudi Orokorra betetze aldera, Gasteizko Udalaren pribatutasun-politika kontsulta daiteke.

Vitoria-Gasteizko Udalaren Logoa

Espainia plaza 1, 01001 Vitoria-Gasteiz

010 (+34 945 16 11 00)

informacion@vitoria-gasteiz.org

© Ayuntamiento de Vitoria-Gasteiz / Vitoria-Gasteizko Udala.