eseu


Udal antzokiak alokatzeko eskaera

Gizarte etxeetan kokatuta dauden Udal Antzoki Sarearen menpeko diren antzokiak alokatzea, kultura ekintzak egiteko. Antzoki hauek osatzen dute sarea: Beñat Etxepare antzokia (Iparralde gizarte etxea), Federico García Lorca antzokia (Lakuako gizarte etxea) eta Jesús Ibáñez de Matauco antzokia (Hegoalde gizarte etxea).

Urte osoan irekita.

Ikuskizunaren eguna baino hilabete lehenago egin beharko da alokatzeko eskabidea.

Eskabide-orriaz gain, ekitaldirako behar diren baliabide teknikoak zehazten dituen eranskina aurkeztu behar da.

Tasa Ordenantza Fiskalen 7.11 epigrafean jasota dago.

Tasak ordaintzetik salbuesteko eskubidea izango dute Gasteizko Udalarekin lankidetza-hitzarmena sinatua duten antzezte arteen arloko erakundeek, baldin eta bertan jasotzen diren helburuak lortzera bideratutako jarduerak gauzatzeko bada. Erakunde horiek areto zaintzak, muntatze eta desmuntatze lanek eta aretoa erabiltzeak sor ditzaketen gainerako gastuak ordaindu beharko dituzte.

Informazio gehiago

Saila: Kultura eta Hezkuntza

Zerbitzua: Kultura

Tramiteari buruzko edozein zalantza argitzeko Herritarrei Laguntzeko Bulegoetara jo dezakezu. Bestela, 010 informazio telefonora (945 16 11 00) deitu.

Datuen Babesaren Araudi Orokorra betetze aldera, Gasteizko Udalaren pribatutasun-politika kontsulta daiteke.

Vitoria-Gasteizko Udalaren Logoa

Espainia plaza 1, 01001 Vitoria-Gasteiz

010 (+34 945 16 11 00)

informacion@vitoria-gasteiz.org

© Ayuntamiento de Vitoria-Gasteiz / Vitoria-Gasteizko Udala.