Txikizkako merkataritza-enpresetan belaunaldi-erreleboa sustatzeko laguntzen eskaera

Deialdi publikoa eta oinarriak, Vitoria-Gasteizko udalerriko txikizkako merkataritzaren sektoreko enpresetan belaunaldi-erreleboa sustatzeko 2026ko laguntzetarako

Deialdiaren oinarriak: ALHAO 74 zk, 2026ko uztailaren 1a

Merkataritza-negozio bati edo konponketa-zerbitzuen negozio bati jarraipena ematen dioten pertsona fisikoak edo juridikoak, titularra erretiratu bada edo erretiroa hartzeko zorian badago.

Deialdiaren 6. oinarrian zehaztutakoak.

(e)tik (e)ra.

  • Inprimaki hauekin batera, deialdiaren 10. oinarrian zehaztutako dokumentazioa.

  • Diruz lagundu daitezkeen ekintza eta gastutzat hartuko dira 2026ko urtarrilaren 1etik 2026eko irailaren 30era bitartean egindako belaunaldi-erreleboaren eta negozio-eskualdatzearen prozesuarekin lotutakoak.

  • Fakturen ordainagiriak aurkezteko epea bi hilabetekoa izango da, eskabideak aurkezteko epea bukatzen den egunetik aurrera. Adierazitako datetan ordainketa behar bezala justifikatuta duten zenbatekoak baino ez dira diruz lagunduko.

  • Enpresa hartzaileen betekizunak, diruz lagundu daitezkeen ekintzak, dirulaguntzaren zenbatekoa eta aurkeztu beharreko dokumentazioa deialdian daude zehaztuta.

  • Deialdi honen ebazpena Udalaren iragarki-taula digitalean eta Arabako Lurralde Historikoaren Aldizkarian (ALHAO) argitaratuko da.

Informazio gehiago

Saila: Ekonomia Sustapena, Enplegua, Merkataritza eta Turismoa

Zerbitzua: Merkataritza

Isiltasunaren ondorioa: Negatiboa

Ebazteko epea: 6 hilabete

Tramiteari buruzko edozein zalantza argitzeko Herritarrei Laguntzeko Bulegoetara jo dezakezu. Bestela, 010 informazio telefonora (945 16 11 00) deitu.

Datuen Babesaren Araudi Orokorra betetze aldera, Gasteizko Udalaren pribatutasun-politika kontsulta daiteke.