eseu


Trakzio Mekanikodun Ibilgailuen gaineko Zergan baja ematea

Trakzio Mekanikodun Ibilgailuen gaineko Zergan behin betiko edo lapurretagatik behin behineko baja ematea.

Ibilgailuaren titularra eta ibilgailuak desegiteko eta saltzeko lantegi baimenduak.

Izapidetze hau egin aurretik baja eman behar zaio ibilgailuari erabilgarri ez diren ibilgailuak tratatzeko zentro baimendu batean (ibilgailuak desegiteko lantegi baimenduak) eta haiek Probintziako Trafiko Buruzagitzari jakinaraziko diote baja. Trafiko Buruzagitzak, bere aldetik, Udalari jakinaraziko dizkio izapidetutako baja guztiak, hilabetea bukatutakoan. Orduan, Udalak ibilgailuari baja emango dio.

Urte osoan irekita.

Tramitea aurrez aurre egin daiteke jarraian aipatutako bulegoetan. Kontsultatu ordutegia, kokapena eta aldez aurretiko hitzorduaren baldintzak estekari jarraituz:


Behin betiko baja edo lapurretagatik behin-behineko baja ematen zaionetik abenduaren 31ra arte ordaindutako kopuruari dagokion ehunekoa atzera hartzeko eskubidea izango du ibilgailuaren jabeak. Borondatezko aldi baterako bajaren kasuan, ez da zerga berrikusi behar.

Udalak, eskaera aurkeztu beharrik gabe, Trakzio Mekanikoko Ibilgailuen gaineko Zergaren ordainagiria zuzendu edo behin betiko bajagatiko itzulketa egiten du.

Informazio gehiago

Saila: Ogasuna

Zerbitzua: Zerga Kudeaketa

Isiltasunaren ondorioa: Ez du

Ebazteko epea: Aplikatzekoa den araudiaren arabera

Tramiteari buruzko edozein zalantza argitzeko Herritarrei Laguntzeko Bulegoetara jo dezakezu. Bestela, 010 informazio telefonora (945 16 11 00) deitu.

Datuen Babesaren Araudi Orokorra betetze aldera, Gasteizko Udalaren pribatutasun-politika kontsulta daiteke.

Vitoria-Gasteizko Udalaren Logoa

Espainia plaza 1, 01001 Vitoria-Gasteiz

010 (+34 945 16 11 00)

informacion@vitoria-gasteiz.org

© Ayuntamiento de Vitoria-Gasteiz / Vitoria-Gasteizko Udala.