eseu


Sindikoari esku har dezan eskatzea

Udalaren edo tokiko beste erakunde publiko batzuen jarduerek sortutako babesgabetasun egoeretan Sindikoak esku har dezan eskatzea. 

Pertsonak, elkarteak edo taldeak.

  • Udal administrazioarekin edo haren menpeko zerbitzu publikoren batekin arazorik izatea.
  • Aldez aurretik Udalari erreklamatu izatea.

Urte osoan irekita.

Tramitea aurrez aurre egin daiteke jarraian aipatutako bulegoetan. Kontsultatu ordutegia, kokapena eta aldez aurretiko hitzorduaren baldintzak estekari jarraituz:


Posta elektroniko bidez tramitea egiteko, idatzi ondoko helbidera: sindikoa@vitoria-gasteiz.org


Honako hau gehitu behar da:

  • Kexa aurkezten duen pertsonaren izen osoa, helbidea, telefonoa eta sinadura.
  • Kexa sortu duen gertaera eta xehetasunak.
  • Sindikoari zehazki egiten zaion eskaria.
  • Egokitzat jotzen den dokumentazio osagarri guztia.

Sindikoak harrera zerbitzu pertsonalizatua eskaintzen du, aldez aurretik hitzordua eskatuta. Ordutegia: 9:00etatik 14:00etara, astelehenetik ostiralera. Doako zerbitzua da.

Aurrez aurre aurkezten baduzu zure kexua, haren kopia zigilatua emango dizugu, eta hartutzat joko dugu. Beste bideren bat baliatzen baduzu, hartu izanaren adierazpena bidaliko dizugu, eta kexua jaso dugula jakinaraziko dizugu.

Horrek esan nahi du erreklamazioa ebazteko beharrezko izapideei ekingo diegula. Lehen urratsa, aurkeztu dituzun idazkia eta gainerako agiriak aztertu ondoren, informazioa kontrastatzea da –Udalarekin, edo dena delako udal-enpresa publiko eta erakunde autonomoarekin–, arazoaren arrazoiak eta irtenbide posibleak argitze aldera.

Erakunde horri eskatuko diogun informazioa jaso ondoren, informazio hori, indarreko legedia eta jurisprudentzia berriena aztertuko ditugu, bai eta jardunbide posibleak ere. Batzuetan informazio osagarria eskatu behar izaten da, ilun geratu den alderdiren bat argitze aldera, edo baita hasiera batean kontuan hartu ez dugun zerbitzuren batengana jo ere.

Kexa aurkeztu duen pertsonak uneoro eska dezake kasuaren nondik norakoen inguruko informazioa; horretarako, nahikoa izango du Herritarren Defendatzailearen Bulegora jotzea, eta bere kexa-dosierraren tramitazioaren berri eskatzea, edo berari buruzko kontsultak egitea.

Bukatzeko, kexa aurkeztu zuen pertsonari zein eragindako sailari idatziz jakinaraziko zaizkie tramitazioaren emaitza edo lortutako irtenbidea, eta –halakorik egonez gero– baita sindikoak Udalari edo eskumenak dituen erakundeari haren jarduera hobetzeko egin dizkion gomendio edo iradokizunak ere.

Kexa ez bada onartzen, sindikoak horren arrazoiak azalduko dizkio interesdunari, eta arazoa konpontzen saiatzeko egon litekeen beste bideren berri emango dio.

Kexak tramitatzeko urrats guztiak diskrezio eta konfidentzialtasun osoz egingo dira.
Edozein kasutan, Udalaren zerbitzuko langileak sindikoaren eskakizunei erantzutera behartuta daude, idatziz, eta ahalik eta epe laburrenean.


Ez. Gogorarazi beharra dago sindikoak ez duela epaile gisa jokatzen eta, beraz, ez duela epairik ematen, ez duela kexa eragin duten administrazio-egintzak baliogabetzeko indarrik. Hitz batean esanda, sindikoak ez du ahalmen betearazlerik.

Sindikoaren jardunak ez du administrazio-prozedura eteten, hau da, ez ditu helegiteak edo erreklamazioak aurkezteko epeak eteten.


  • Honako kasu hauetan ez litzateke sindikoarengana jo behar:
  • Ebazpen judizial baten zain dauden edo epaitegiak jada ebatzitako kasuak diren kasuetan.
    Arartekoaren edo Espainiako Herritarren Defendatzailearen aurrean tramitatzen ari diren auzien kasuetan, horiekin elkarlan eta laguntza harremanak baititugu, bikoiztasunak ekiditeko asmoz.
    Partikularren arteko auzi pribatuen kasuetan (auzokoen arteko liskarrak, lan edo merkataritza arazoak...), non asmoa bitartekaritza lortzea ez den.
    Interesdunak fede txarrez jokatzen duela antzematen bada eta oinarririk gabeko kexak badira.
    Oinarririk gabeko kexak badira.
    Auzi baten tramitazioak besteri kalte ekar badiezaioke.
    Artean eskaerak Udalean aurkeztu EZ badira.
    Gasteizko menpeko toki-erakundeen eskumeneko auzien kasuetan.


Informazio gehiago

Kexua aurkezteak ez du administrazioaren eta epaitegien ebazpenen egikaritza eteteko indarrik, ezta errekurtsoak aurkezteko epeak ere.

Saila: Alkatetza, Erakunde Harremanak eta Berdintasuna

Zerbitzua: Udalbatzaren Bulegoa

Isiltasunaren ondorioa: Ez du

Ebazteko epea: Ez du

Tramiteari buruzko edozein zalantza argitzeko Herritarrei Laguntzeko Bulegoetara jo dezakezu. Bestela, 010 informazio telefonora (945 16 11 00) deitu.

Datuen Babesaren Araudi Orokorra betetze aldera, Gasteizko Udalaren pribatutasun-politika kontsulta daiteke.

Vitoria-Gasteizko Udalaren Logoa

Espainia plaza 1, 01001 Vitoria-Gasteiz

010 (+34 945 16 11 00)

informacion@vitoria-gasteiz.org

© Ayuntamiento de Vitoria-Gasteiz / Vitoria-Gasteizko Udala.