eseu


Santa Barbara plazako azokan salmenta ibiltariko saltokia jartzeko lizentzia eskatzea

Santa Barbara plazako salmenta ibiltariko azokarako lizentzia eskatzea, barazki eta fruituak, nahiz eskuz landutako janariak saltzeko. 

Deialdiaren oinarriak 2021-2024

Salgai jarriko diren produktuen ekoizle edo egileak.

  • Deialdia egiten duen toki-administrazioarekin zorrik ez edukitzea (ofizioz egiaztatuko da).
  • Gizarte Segurantzako dagokion erregimenean alta emanda egotea, baimenak irauten duen denbora guztian. Pertsona juridikoen kasuan, soldatapeko langileek Gizarte Segurantzaren erregimen orokorrean alta emanda egon beharko dute, besteren kontura diharduten langile gisa.
  • Pertsona fisikoen kasuan, titularrak ez ezik, beste bi titularkidek ere -ezkontidea, 1. eta 2. mailako senideak- baliatu ahal izango dute baimena.
  • Pertsona juridikoen kasuan, hiru pertsonek baliatu ahal izango dute baimena; gutxienez batek bazkidea izan beharko du, eta gehienez bik soldatapekoak.
  • Beren produktuak artisauen erara lantzen dituzten enpresak, 10 langile baino gutxiago dituztenak.
  • Saltokian egongo diren langileen datuak berariaz adierazi beharko dira salmenta ibiltarirako lizentzia eskatzen denean.
  • Gehienez bi titularkide lizentzia bakoitzeko.

(e)tik (e)ra.

Lizentzien indarraldian, beste eskaera batzuk onartu ahal izango dira. Eskakizunak betez gero, egotekotan, postu libreetan sartu ahal izango dira, bestela, itxaron-zerrenda batera bideratuko dira. Itxaron-zerrenda oinarriek zehaztutako puntuazioaren arabera ordenatuko da.

  • Eskabidean, adierazi non jarri nahi duzun saltokia (gehienez 3), planoaren arabera.
  • Pertsona fisikoen kasuan: titularraren nahiz titularkideen nortasun-agirien edo egoitza- eta lan-baimenen fotokopiak.
  • Pertsona juridikoen kasuan: eratze-eskrituren fotokopia, eskatzailearen ordezkaritza-ahalmena eta identifikazio fiskalerako txartelaren fotokopia.
  • Nekazaritza- edo abeltzaintza-ustiategien erregistroaren ziurtagiria eta nekazaritza- edo abeltzaintza-ustiategiaren fitxa edo antzekoa, dagokion erakundeak emana.
  • Osasun-erregistroko zenbakia, autonomia-erkidegoaren osasun-erregistroko inskripzioa edo dagokion administrazioak emandako osasun-baimena.
  • Gainera, kasuan kasu:
    • Ekoizpen ekologikoaren ziurtagiria.
    • Nekazaritza ekologikora bihurtzearen ziurtagiri ofiziala.
    • Jatorri-deituraren ziurtagiria, dagokion kontseilu arautzaileak emana.
    • Nekazaritzako elikagaien kalitate-agiria -labela, ekoizpen kontrolatua, berme-marka...-.
    • Ziurtagiri ofiziala, eskatzailearen izenean, zeinen bitartez egiaztatzen den Europar Batasunean azken hiru urteetan emandako prestakuntza-ikastaroren bat egin duela eta probetxu atera diola, gai hauen inguruan: bezeroarenganako arreta, saltokiaren irudia, marketina, saltzeko elikagaiak eskuz lantzea, nekazaritza-ekoizpenerako teknikak, edo antzekoak.
    • Ziurtagiri ofiziala, titularraren izenean, ezintasunen bat duela egiaztatzen duena.
    • Ardoaren kasuan, azken kalifikazio-dosierra, dagokion kontseilu arautzaileak emana.

Esleituz gero aurkeztu beharreko agiriak 

Esleipendunek dokumentazio hau aurkeztu beharko dute Gasteizko Udaleko Herritarrei Laguntzeko Bulegoetan, 2021eko irailaren 13tik 24ra bitartean:

  • Eskabide orria .
  • Titularraren eta titularkideen agiri tamainako argazki bana.
  • Gizarte Segurantzako azken ordainagiriaren fotokopia -titularrarena eta titularkideena, direla bazkide, direla soldatapeko-, edo Gizarte Segurantzako dena delako erregimeneko izen-ematearen fotokopia.
  • Azokan gauzatuko den salmenta-jardueraren ondorioz kalte-galerarik sortuko balitz ere horiek estaliko dituen erantzukizun zibileko aseguruaren ordainagiriaren eta polizaren fotokopia.
  • Jarduera Ekonomikoen gaineko Zergako salmenta ibiltariaren epigrafean izena eman izanaren ziurtagiria.
  • Bankuko kontuaren titulartasunaren ziurtagiria.
  • Eskura dauden bitartekoak: II. Eranskina .
  • Produktuen urteko aurreikuspena: artisauen kasuan, III. Eranskina. ; baratzeko produktuen kasuan, IV. Eranskina .
  • Landutako lursailen deklarazioa, lursailen jabetza- edo alokairu-agiriak erantsita: V. Eranskina .

Tasa Ordenantza Fiskalen 7.1 epigrafean jasota dago.

  • Esleipendunen eta erreserban geratutakoen zerrendak 010 telefonoan eta Udalaren webgunean (www.vitoria-gasteiz.org) egongo dira eskuragarri, 2021etik irailaren 10etik aurrera.
  • Esleipendunek dagokien dokumentazioa aurkeztu beharko dute, 2021eko irailaren 13tik 24ra bitartean: Esleipendun suertatu direnek emandako epean beharrezko agiri guztiak aurkezten ez badituzte, horien eskabidea ezetsitzat joko da.
  • Lizentziak jasotzea: 2021etik azaroaren 22tik abenduaren 3ra, San Martineko Bulegoetan.

Informazio gehiago

Saila: Ekonomia Sustapena, Enplegua, Merkataritza eta Turismoa

Zerbitzua: Merkataritza

Ebazteko epea: 1 hilabete

Tramiteari buruzko edozein zalantza argitzeko Herritarrei Laguntzeko Bulegoetara jo dezakezu. Bestela, 010 informazio telefonora (945 16 11 00) deitu.

Datuen Babesaren Araudi Orokorra betetze aldera, Gasteizko Udalaren pribatutasun-politika kontsulta daiteke.

Vitoria-Gasteizko Udalaren Logoa

Espainia plaza 1, 01001 Vitoria-Gasteiz

010 (+34 945 16 11 00)

informacion@vitoria-gasteiz.org

© Ayuntamiento de Vitoria-Gasteiz / Vitoria-Gasteizko Udala.