Salgaien hiri banaketan zein taxi-gidari lanetan aritzeko asmoz ibilgailu elektrikoak erosteko dirulaguntzen eskaera

Banaketa-lanak edo konponketa-, instalazio- eta mantentze-zerbitzuak egiteko (% 100 elektrikoak diren zama- bizikletak eta % 100 elektrikoak diren industria-ibilgailu arinak), Zama-bizikleta berri bat pertsonak garraiatzeko (% 100 elektrikoak diren zama- bizikletak) edo taxi-zerbitzurako (% 100 elektrikoak, edo egokituak badira, ECO etiketarekin) ibilgailu elektriko berriak erosteko lehia-araubideko dirulaguntzak, jabetza-erregimenean, leasing finantzario bidezko finantzaketa-eragiketen bidez edo renting bidezko errentamenduaren bidez (leasing operatiboa ere deitzen zaio).

Deialdiaren oinarriak: ALHAO 71. zk, 2026ko ekainaren 22a

  • Vitoria-Gasteizko Udalaren taxi hiri-lizentzia baten jabe diren pertsona fisiko edo juridikoak
  • Gasteizko taxi elkarteak
  • Gasteizen salgaiak banatzen dituzten edo konponketa-, instalazio- eta mantentze-zerbitzuak egiten dituzten pertsona fisiko edo juridikoak
  • Pertsonak garraiatzeko zama-bizikleta berri bat erosten duten pertsona fisikoak

Taxi elektrikoa eskuratzeari dagokionez

  • Gasteizko Udalak emandako taxi-lizentzietako baten jabe izatea.
  • Egungo ibilgailua beste ibilgailu berri eta % 100 elektrikoa den batekin ordeztea (salbuespen dira taxi egokituak, horietan ibilgailu % 100 elektrikoak edo ECO ingurumen-bereizgarridunak onartuko baitira).
  • Gutxienez 5 urtez erabiltzea ibilgailu eskuratu berria dirulaguntza justifikatzen duen jardueran.

Zama-bizikleta elektrikoa eskuratzeari dagokionez

  • Salgaiak banatzeko jarduera edo konponketa-, instalazio- eta mantentze-zerbitzuak garatzea. Hori jarduera-lizentziaren edo ekonomia-jardueren gaineko zergaren (aurrerantzean, EJZ) bidez egiaztatuko da. Pertsonak garraiatzeko ez da beharrezkoa izango.
  • Gutxienez 5 urtez erabiltzea ibilgailu eskuratu berria dirulaguntza justifikatzen duen jardueran.

Industria-ibilgailu arinak elektrikoa eskuratzeari dagokionez

  • Gasteizen egitea salgaien banaketako jarduera edo konponketa-, instalazio- eta mantentze-zerbitzua; jarduera-lizentziaren edo EJZren bidez egiaztatuko da hori.
  • Gutxienez 5 urtez erabiltzea ibilgailu eskuratu berria dirulaguntza justifikatzen duen jardueran.
  • Txatar bihurtzea eskatzailearen jabetzakoa izanik, jarduera berbererako erabiltzen zen ibilgailu industrial arin bat. 

Ibilgailu mota gorabehera, onuradun guztiek bete beharreko eskakizunak

  • Bai ordeztatutako zein txatar bihurtutako ibilgailuak %100eko errekuntzako motorrak izango dituzte
  • Dirulaguntza zertarako baliatzen ari den jakiteko beharrezko agiri oro aurkeztea Udalari, honek halakorik eskatuz gero.
  • Agiriak egiaztatzeko jardueren mende jartzea, baita Gasteizko Udaleko Kontu-hartzailetza Nagusiari dagozkion finantza-kontrolerako ekintzen eta Herri Kontuen Euskal Epaitegiari nahiz eskumena aitortua zaien bestelako organoei buruzko legedian aurreikusitakoen mende ere.
  • Ibilgailua berria izatea.
  • Diruz lagundutako jardueren gastuak finantzatzeko beste dirulaguntza, laguntza, diru-sarrera edo baliabiderik eskuratuz gero, horren berri ematea Mugikortasuna Kudeatzeko Atalari.
  • Jasotako funtsak zertarako baliatu diren justifikatzen duten agiriak gordetzea, agiri elektronikoak barne, kontrol- eta egiaztapen-jardueren xede izan daitezkeen bitartean.
  • Dirulaguntza emateko ezarritako baldintzak urratuz gero, jasotako funtsak itzultzea.
  • Zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak egunean izatea.

(e)tik (e)ra.

Epea ekainaren 19an hasi eta jasotako eskaerak kontuan hartuta erabilgarri dagoen aurrekontua agortzen denean edo 2026ko urriaren 16era iristen denean amaituko da. Epe hori igarotakoan, eskaerak egiten jarraitu ahal izango da (oinarriak ikusi).

  • Ibilgailuaren kontratua edo faktura.
  • Jarduera-egiaztagiria, salgaien banaketa jasotzen duena (hala bada).
  • Dirulaguntza zein ibilgailurako baliatu den, eta ibilgailu horrekin EGEan jardungo duela dioen berariazko adierazpena (hala bada).

Une horretarako eskatzaileak ibilgailu berria eskuratua badu, Eranskinean ibilgailu berriaren datuen atala bete beharko du eta honako hauek atxikitu:

  • Zirkulazio-baimena (hala bada).
  • IAT txartel teknikoa (hala bada).
  • Ibilgailua txatar bihurtu dela justifikatzen duen ziurtagiria (hala egin izan bada).

Dirulaguntza eskatzeko unean ibilgailu berririk artean ez izatera, hura jaso ondoren, eta gehienez ere hilabeteko epean, atal hori beteta aurkeztu beharko du eskatzaileak. Horrez gain, eta ibilgailu zaharrari dagokionez, I. eranskina aurkeztu beharko da, hura txatar bihurtu dela justifikatzeko atala beteta.

Informazio gehiago

Saila: Espazio Publiko eta Auzoak

Zerbitzua: Espazio Publikoaren eta Auzoen sailaren Administrazioa

Isiltasunaren ondorioa: Negatiboa

Ebazteko epea: 6 hilabete

Tramiteari buruzko edozein zalantza argitzeko Herritarrei Laguntzeko Bulegoetara jo dezakezu. Bestela, 010 informazio telefonora (945 16 11 00) deitu.

Datuen Babesaren Araudi Orokorra betetze aldera, Gasteizko Udalaren pribatutasun-politika kontsulta daiteke.