Pasabideentzako zintarria jaisteko eta espaloia sendotzeko obretarako lizentzia eskaera
Orrialdearen edukia ez dago indarrean.
Pasabidearen lizentzia eskaera
Ibilgailuak espaloietatik eta oinezkoen esparruetatik igarotzeko eta horretarako pasabideak jartzeko lizentzia eskatzea.
Orubeen jabeek nahiz pasabideak sarbideko lizentzia duten areto, establezimendu edo instalazioak erabiltzeko titulu nahikoa dutenek.
Merkataritza edo industria establezimenduei dagokienez
- Jardueraren zer-nolakoek ezinbestekoa egitea ibilgailuak sartu eta ateratzea.
- Aski leku edukitzea 3.500 kg-ko ibilgailu batek zamalanak egin ditzan, eta espazio hori horretarakoxe eta maniobrak egiteko bakarrik baliatzea, aurreko atalean eskatzen den betekizuna betetze aldera.
- Ibilgailua jardueraren objektu nagusia deneko establezimenduei dagokienez, ibilgailu-gordelekuetarako eskatzen direnak izango dira lizentzia emateko bete beharrekoak.
Ibilgailu-gordelekuei (garajeei) dagokienez
- Garaje edo aparkalekuek 3.500 kg-tik beherako gutxienez 5 auto edo furgoneta edo hortik gorako zamako bi kamioi sartzeko aukera eman beharko du.
- Ibilgailu bakoitzeko 20 m2ko azalera librea izatea, auto nahiz furgonetak badira, edo 40 m2koa, baldin eta kamioiak badira.
Familia bakarreko etxebizitzei dagokienez
- Ibilgailu bakoitzeko 20 m2ko azalera librea izatea, auto nahiz furgonetak badira, edo 40 m2koa, baldin eta kamioiak badira.
Urte osoan irekita.
Identifikatzeko moduak: Ziurtagiria.
Tramitea aurrez aurre egin daiteke jarraian aipatutako bulegoetan. Kontsultatu ordutegia, kokapena eta aldez aurretiko hitzorduaren baldintzak estekari jarraituz:
- Zabalganako Herritarrei Laguntzeko Bulegoa
- San Martineko Udal bulegoak
- Lakuako Herritarrei laguntzeko bulegoa
- Aldabeko Herritarrei Laguntzeko Bulegoa
- Ariznabarreko Herritarrei Laguntzeko Bulegoa
- Arriagako Herritarrei Laguntzeko Bulegoa
- Pilarreko Herritarrei Laguntzeko Bulegoa
- Hegoaldeko Herritarrei Laguntzeko Bulegoa
- Ibaiondoko Herritarrei Laguntzeko Bulegoa
- Iparraldeko Herritarrei Laguntzeko Bulegoa
- Judimendiko Herritarrei Laguntzeko Bulegoa
- Salburuko Herritarrei Laguntzeko Bulegoa
- San Antonioko Herritarrei Laguntzeko Bulegoa
- Eskatzailearen nortasun-agiria / IFZ.
- Jardueraren deskribapen laburra, batez beste lokalera sartuko diren ibilgailuen kopurua adierazten delarik.
- Eraikinaren kokapen-planoa, 1:500 eskalan.
- Lokalaren planoa, 1:100 eskalan, berariaz adierazten direlarik ibilgailuentzako lekua, azalerak eta sarbideak.
Merkataritza-erabilera
Arestian aipatutako dokumentazioaz gain:
- Irekitzeko lizentziaren kopia (jardueraren aurretiko komunikazioa edo erantzukizunpeko aitorpena).
- Jarduera lizentziaren kopia.
Familia bakarreko etxebizitzak
Arestian aipatutako dokumentazioaz gain:
- Lehenengoz erabiltzeko lizentziaren kopia.
Eraikuntza-obretarako aldi baterako pasabideak
Arestian aipatutako dokumentazioaz gain:
- Obra-lizentziaren kopia.
Tasa Ordenantza Fiskalen 7.4 epigrafean jasota dago.
- Ordu guztietarako nahiz ordu jakin batzuetarako eman ahal izango dira lizentziak.
- 5 urteko indarraldia izango du lizentziak. Hala ere, ibilgailu-gordelekuen eta familia bakarreko etxebizitzen kasuan automatikoki luzatuko da.
- Industria-establezimenduen kasuan, bost urteko eperako emango da lizentzia. Epe hori igarotzen denean iraungitzat emango da pasabide lizetzia, salbu eta epe hori iraungi baino hiru hilabete lehenago luzatzeko eskaria egiten bada.
- Eraikuntza-obretarako behin-behineko pasabideak ofizioz berrikusiko dira sei hilean behin, eta obrak iraun bitartean eutsiko zaio lizentziari.
- Pasabide-xaflak udal biltokietan emango dira (Oreitiasolo kalea, 7), lizentzia aurkeztean. Ordutegia: astelehenetik ostiralera, 8:00etatik 12:30era.
Informazio gehiago
Saila: Espazio Publiko eta Auzoak
Zerbitzua: Espazio Publiko eta Natur Ingurunea
Isiltasunaren ondorioa: Negatiboa
Ebazteko epea: 3 hilabete
Tramiteari buruzko edozein zalantza argitzeko Herritarrei Laguntzeko Bulegoetara jo dezakezu. Bestela, 010 informazio telefonora (945 16 11 00) deitu.
Datuen Babesaren Araudi Orokorra betetze aldera, Gasteizko Udalaren pribatutasun-politika kontsulta daiteke.